Henri Rousseau
Futbol-jokalariak (Les jouers de football), 1908
Haurra panpinarekin (L’enfant à la poupée), 1904-5 inguru
Iruzkinak
Saint-Louis uhartearen ikuspegia Henri IV.aren kaitik (Vue de l’Île Saint-Louis prise du quai Henri IV), 1909
- Izenburua:
- Saint-Louis uhartearen ikuspegia Henri IV.aren kaitik (Vue de l’Île Saint-Louis prise du quai Henri IV), 1909
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Eszena-generoa | Paisaia | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Parisko Notre Dameko orratz-zutoinaren ikuspegia Henri IV.aren kaitik hartu zuen Rousseau-k. Koadroaren aurrealdeak efektu bitxia eragiten du: oreka dago gizonaren, ontziaren masta altuaren, zubiaren eta elizaren orratz-zutoinaren artean, baina perspektibaren nolakotasun bateratzailerik gabe lortu du. Bide-zoladuraren marrazkia hormarena izan daiteke lasai-lasai. Elizarantz begiratzen duen irudi txikiak ez du ematen euskarri egonkorrik duenik. Badago koadro honetarako prestakuntza-zirriborro bat, baina askeago eta inpresionistago margotu zuen; horretan, sendoago kokatzen du irudia bere ingurunean.
Rousseauk gelditasun isil bat ematen dio bere azken koadroari. Sena ibaiak ez du kizkurrik, mastako bandera zurruna da, batere haize-zantzurik ez dago. Horrelakoak guztiz ohikoak dira Rousseauren paisaietan. Nahiago zuen eszenategi lasaiak erakutsi, adibidez, aldirietako ibai-ertzak eta parkeak, mugimendu gutxi zeukaten uneetan: hartara, “betiereko igande”aren ideia helarazten dio ikusleari. Oro har, ez zituen Parisko toki ezagunak irudikatzen. Aldiz, Paris zaharra baino, askotan hiriko lorpen teknologiko berriak erakusten zituen maiz: fabrikak, aireontziak, trenbideak eta Eiffel Dorrea bere irudietan sarritan agertzen ziren.