Henri Rousseau
Junier zaharraren gurdia (La carriole du père Junier), 1908
Malakoff-en ikuspegia (Vue de Malakoff), 1908
Iruzkinak
Laukote zoriontsua (Heureux quatuor), 1901–02
- Izenburua:
- Laukote zoriontsua (Heureux quatuor), 1901–02
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Artea eta musika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Eszena-generoa | Paisaia | Natura | Maitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Musikak sorgindu egiten du lan hau, paisaia hostotsuko parke batean kokatutako eszena pastoral pozgarria. Belar-tapiz batean lau irudi zutik daude aurrera begira eta atzealdean zuhaitzak dituzte. Gerripeko gorri batez jantzitako gizonak flauta jotzen die emakume larrugorri bati, kerubin bati eta loriaz burua altxatzen duen txakur bati. Emakumea flauta-jotzaileari itzuli zaio, musikak liluratuta antza denez. Margolan honetan, Rousseau-k parkea Lurreko paradisutzat aurkezten du. Musikaren eta naturaren bidez lotu ditu irudiak eta lore gorriko landare batez egindako girlandari esker bildu ditu. Maitasunaren eta fideltasunaren erakusgarria dira.
Rousseauk beste flauta-jotzaile bat pintatu zuen urte batzuk geroago bere Suge-liluratzailea (La charmeuse des serpents) koadro misteriotsuan. Berriz ere flauta erabili zuen xarmatzeko musikak duen gaitasuna adierazteko. Musika garrantzizkoa izan zen Rousseauren bizitza osoan: eskolan musikan eta artean nabarmendu zen eta heldua zela, biolin-klaseak eman zituen bere diru-sarrera eskasak handitzeko eta balsak konposatzeari ere heldu zion. Musika ere izan zen Parisko bere estudio xumean antolatu zituen gau-jaialdi animatuen bereizgarri. Jaialdi horietan, artistak, idazleak eta musikariak bildu ohi ziren, baita senitartekoak eta adiskideak ere.