Henri Rousseau
Emakume baten potreta, 1895
Iruzkinak
Atzerriko botereen ordezkariak bakearen seinale Errepublika agurtzera etorriak, 1907
- Izenburua:
- Atzerriko botereen ordezkariak bakearen seinale Errepublika agurtzera etorriak, 1907
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Sinbologia | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Talde-potret koloretsu bizi hau Henri Rousseau-ren errepublikaren aldeko jarreraren lekuko dugu. Koadroaren gaia mundu osoko bakea eta herrien arteko batasuna da. Hemen erakutsitako estatu-gizonen artean Frantziako Hirugarren Errepublikako sei presidente ditugu, Ingalaterra, Serbia, Grezia, Belgika eta Italiako erregeak, Errusiako tsarra, Alemaniako kaisarra, Austria eta Etiopiako enperadoreak eta Pertsiako xaha. Taldearen eskuinean Frantziako koloniak pertsonifikatuta ikus ditzakegu. Ezkerrean, berriz, emakume altua Marianne-ren irudikapena da, Frantziako Errepublikaren ikur. Bere oinean dagoen lehoiak sendotasuna eta adorea adierazten ditu.
Margolanaren konposizioa Rousseauren irudimenetik aterata dago. Estatu-gizon horiek, ordea, inoiz ez ziren elkarrekin egon oliba-adarrak eskuan Pariseko Maubert plazako plataforma estali batean. Rousseauk aurrealdean ikusten ditugun inskripzioak ere asmatu zituen, Frantziako goiburu nazionalaren hitzak aldatuz. Liberté (Askatasuna), Egalité (Berdintasuna) eta Fraternité (Anaitasuna) errepublikaren aldeko bere filosofia azpimarratzen duten Paix (Bakea), Liberté (Askatasuna) eta Travail (Lana) bihurtu zituen.
Koadroa 1907an jarri zen erakusgai Salon des Indépendants-en. Ambroise Vollard tratulariak 10 liberaren truke erosi zuen bi urte geroago. Gero, 1913an, Rousseau hil eta hiru urtera, margolana Pablo Picasso-k erosi zuen. Bizi artean maitatu zuen lan hori.