Henri Rousseau
X jaunaren erretratua (Pierre Loti) [Portrait de Monsieur X (Pierre Loti)], ca. 1910
Futbol-jokalariak (Les jouers de football), 1908
Iruzkinak
Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten (Le lion, ayant faim, se jette sur l’antilope), 1898/1905
- Izenburua:
- Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten (Le lion, ayant faim, se jette sur l’antilope), 1898/1905
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Erakusketak | Paisaia | Natura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Fauvismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
1905ean Salon d’Automne entzutetsuan lehenengoz erakutsi zutenean, pintura honek azpititulu bat, xehetasunez beterik, zekarren: Lehoi gosetiak antilopeari eraso egin dio, irentsi du; pantera zain dauka bere zatia hartzeko prest. Hegazti sarraskijaleek haragi-pusketa bat atera dute; animalia gizagaixoak malko bat isuri du! Eguzkia sartzen.
Dotore landutako pintura honek etxekotasuna eta oihana elkartzen ditu, eta harreman gutxi du benetako oihan batekin. Hostoak hiri-inguruko lorategi batekoak izan daitezke. Ausarta eta apaingarria, mihisean nagusitzen da eta talka egiten du koadroaren erdialdeko animaliaren eraso lazgarriarekin. Hau da Rousseau-ren oihaneko koadroetan horizontea hain behean eta hosto-landaredia hain gardena daukan bakarra. Eszenak ez dauka ezer naturalik: argia arraroa da, landaredia geruzatua, animaliak ere ez. Antilopeari malko bat dario; hilketa-eszenaren ezkerrean, berriz, hostoen atzean ezkutatua, animalia hibrido misteriotsu bat bereiz dezakegu, eskuan makila duela. Tximinoa da ala moko antzeko ahoa daukan hartza? Hura eta beste animaliak (bi hegazti sarraskijaleak eta pantera) erdialdeko eszenaren gainean daude eta arku bat osatzen dute. Ez da gailentzen erasoaren ankerkeria, baizik eta osotasunean talde horrek duen edertasuna.
Koadro bitxi hau atzera gabeko unea izan zen Henri Rousseaurentzat. Epaimahai batek onartutako bere lehenengo lana izan zen, eta kokaleku nabarmen bat eman zioten Salon d’Automnen. Fauvisten koadroen galeria baten aldamenean zintzilikatu zuten, hau da, kolorea bikain erabiltzen zuten Henri Matisse, André Derain eta Maurice de Vlaminck artisten lanen ondoan. Gainera, aldizkari batean inprimatu zen Rousseauren lehenengo lana da, baita arte-merkatuan sartu zen lehenengoa ere. 1906an, Ambroise Vollard arte-salerosleak 200 liberaren truke erosi zuen.