Henri Rousseau
Sarrera
X jaunaren erretratua (Pierre Loti) [Portrait de Monsieur X (Pierre Loti)], ca. 1910
Iruzkinak
Inauterietako gaua (Un soir de carnaval), 1886
- Izenburua:
- Inauterietako gaua (Un soir de carnaval), 1886
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Tamaina | Erakusketak | Eszena-generoa | Paisaia | Natura | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Inpresionismoa | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Distiraz argiztatutako bi irudi zoru ilun baten gainean daude eta airean esekita daudela ematen du. Atzean baso bat dute: neguko zuhaitz biluzien siluetak ilargiak argitutako zerurantz harrotzen dira. Mihisearen osagai bakoitza arreta bereziz marraztu eta koloreztatu zuen: ilargi zuria, hodeiak eta gaueko zeru urdin biziak; zuhaitzen korapilo beltza, estalpea eta panpina antzeko irudiak. Artearen komedia inspirazio-iturri zuten inauteri-mozorroz jantziak daudela, bikotea edozein errealitate ezagunetik at dela dirudi. Rousseau-k sortu zuen eszenak amets antzeko nolakotasun bat dauka; René Magritte artistak askoz geroago egin zituen pintura surrealisten giroa dakar gogora. Izan ere, horietan irudiak edo objektuak toki ilogikoetan agertzen dira.
Inauterietako gaua bere ibilbidearen hasieran egin zuen eta horren data zehaztasunez dakigu: 1886an Parisen epaimahairik gabeko Salon des Indépendants erakusketa ez-selektiboan izan baitzen. Bertan harridura eragin zuen. Batzuek, tartean Camille Pissarro artista inpresionistak, miretsi zuten arren, beste batzuek baztertu egin zuten, dibertitzen ari zen inuzente baten lana zelakoan. Ez zen ez tradizionala, ezta moderno ausarta ere, baina Rousseauren obra osoan aurkitutako ezaugarri bat erakutsi zuen: zerbait arrunta hartu eta aparteko bihurtzeko gaitasuna. Naturaren indarra adierazteko gai zen, eskala ñimiñoko irudiak zeru erraldoien, hodeien, basoen eta belardi ilunduen aurrez aurre jarriz.