Henri Rousseau
Malakoff-en ikuspegia (Vue de Malakoff), 1908
Emakume baten potreta, 1895
Iruzkinak
Artillariak (Les artilleurs), ca. 1893–95
- Izenburua:
- Artillariak (Les artilleurs), ca. 1893–95
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Rousseau-k 1893 eta 1895 artean noizbait margotu zuen talde-erretratu hau. Artillari-konpainia bat zutik dago eta zuzenean begiratzen gaituzte. Kanoia ondoan dute, erregimentuaren erretratu formal baterako argazkia ateratzen ariko balitzaizkie bezala. Litekeena da Rousseauk lan hau argazki batetik pintatu izana. Aditzera eman izan denez, adiskide baten omenez egin zuen: Frumence Biche artillari-ofiziala, 37 urte zituela gazterik hildakoa. Biche gizon altua zen eta eskuineko muturrean zuriz jantzitakoa izan daiteke.
Margolan hau omenaldia izan edo ez, frantses ikusleentzat erakarmen unibertsala zeukan, haien iritziz esperientzia ohoragarria baitzen zerbitzu militarra. Koadroaren ingurunea Frantziako paisaia jori eta erraz ezagutzekoa da, atzean baso lasai bat duena. Gizon ugari urrutiko kolonietara eraman bazituzten ere, soldadu hauek “aberrian” agertzen dira artez, atzerriko lurralde “ezezagun”etatik urruti. Rousseau bera soldadu jardun zuen armadan eta jendeari Maximiliano Enperadorearen armadan Mexikora bidaiatu zuela ulertzeko modua eman zion arren, benetan ez zen inoiz atzerrian egon.