Edukira zuzenean joan

Henri Rousseau

Haurra panpinarekin (L’enfant à la poupée), 1904-5 inguru

Info gehiago

Laukote zoriontsua (Heureux quatuor), 1901–02

Info gehiago

Iruzkinak

Junier zaharraren gurdia (La carriole du père Junier), 1908

Izenburua:
Junier zaharraren gurdia (La carriole du père Junier), 1908
Erakusketa:
Henri Rousseau
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Proportzioa | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Eszena-generoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rousseau, Henri

Claude Junier Montparnasse auzoko barazki-saltzailea zen, Henri Rousseau bizi zen auzokoa. Hemen Junier eta bere familia ikus ditzakegu, igandeko txango baterako arropa finenak jantzita haien zaldiak tiratako gurdian. Rosa behor zuria barazki-saltzailearen harrotasuna eta poza zen. Junierren aldamenean kapelua jantzita eseria dagoen pertsona bere adiskide Henri Rousseau da.

Talde-erretratu honetan mugimendu-ezak eta irudiak aurrera begira agertzeak argazki batean hartutako une izoztua iradokitzen dute. Rousseauk eszena hau marrazteko baliatu zituen zuri-beltzezko argazkiak gorde dira. Hala ere, ez zuen argazki-irudirik zuzenean transferitu bere mihisera. Aldiz, berritxuratu egiten zituen bere irudimeneko errealitatea mamitzeko. Max Weber estatubatuar artistak gurdi azpiko txakurra zergatik zen neurriz kanpo handia galdetu zionean, Rousseauk honela erantzun zuen: “Hala behar duelako”. Txakurrak lurrera “ainguratzen” du gurdia. Rousseauk argazkietako beste elementu batzuk aldatu zituen eta beste batzuk ez zituen erabili. Pertsona bat gehitu zuen Junierren atzeko tartea betetzeko. Zaldiaren buruaren atzeko zuhaitz bat kendu zuen pinturaren ardatzaren adierazle-lana egiten duen ezkerreko zuhaitza nabarmentzeko. Gurdiaren gurpil gorri zabalek errealistak dirudite pinturako beste plano lauen eta irudien aldean, horiek elkarren gainean paper-ebakinak balira belaza, collage baten moduan, jarri baitira. Gurdiak ez luke bost pertsona eta txakur bat hartzeko behar bezain sendoa emango gurpilen eta haien artean dagoen txakurraren mardultasunagatik ez balitz. Eszenaren aurrera ateratzen den ezohiko txakur txikiak bete-betean talka egiten du Junierren gurdiaren eskala eta handitasunarekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Inauterietako gaua (Un soir de carnaval), 1886

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

X jaunaren erretratua (Pierre Loti) [Portrait de Monsieur X (Pierre Loti)], ca. 1910

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten (Le lion, ayant faim, se jette sur l’antilope), 1898/1905

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Futbol-jokalariak (Les jouers de football), 1908

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Saint-Louis uhartearen ikuspegia Henri IV.aren kaitik (Vue de l’Île Saint-Louis prise du quai Henri IV), 1909

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurra panpinarekin (L’enfant à la poupée), 1904-5 inguru

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Junier zaharraren gurdia (La carriole du père Junier), 1908

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Laukote zoriontsua (Heureux quatuor), 1901–02

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Malakoff-en ikuspegia (Vue de Malakoff), 1908

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Artillariak (Les artilleurs), ca. 1893–95

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Emakume baten potreta, 1895

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Atzerriko botereen ordezkariak bakearen seinale Errepublika agurtzera etorriak, 1907

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago