Artea eta espazioa
Artea eta espazioa: Hitzaurrea
Lucio Fontana: Kontzeptu espaziala, Itxaronaldiak (1965)
Iruzkinak
Eva Hesse: Hainbat artelan
- Izenburua:
- Eva Hesse: Hainbat artelan
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Hesse, Eva
Eva Hesse eskultoreak gogoeta interesgarria utzi digu hauskortasunari eta iraunkorra denari buruz, zenbait objektuk dituzten kualitate sentsorialez eta espazioen pertzepzioaz; gogoeta horiek gauzatzeko, materialen kokapena darabil adierazpide gisa.
Minimalismoaren ohiko forma erregularretatik eta azal leunetatik urrundu eta bolumen irregularrak garatu zituen Hessek, formazio organikoak edo gorputz-atalak gogorarazten dituztenak. Batzuetan, gainera, material industrialak erabili zituen, artisau baten gisan eta modu errepikakorrean, hainbat ekintza behin eta berriz eginez: esaterako, tolestea, biltzea edo kordatzea. Alderdi hori ondo ikus daiteke estudioko pieza txiki hauetan.
Papera, iztupa, silikona, argizaria eta kola itsasgarria bezalako materialak eta teknikak erabiliz, gainazalaren azpian dagoena iradokitzea lortzen du Hessek, ia modu ukigarrian. Horrexegatik, pieza hauek itxura hauskorra dute, eta gonbita luzatzen digute haien hondatzearen eta, bide batez, denboraren iragatearen inguruan gogoeta egiteko.