Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)

Info gehiago

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Info gehiago

Iruzkinak

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Izenburua:
Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Bolumena | Materiala | Zientzia eta Teknologia
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Shotz, Alyson

Alyson Shotz-en lanek zientziarekiko artista honek duen interesa erakusten dute. Izan ere, Arte Ederretan lizentziatu aurretik, Geologia ikasketak egin zituen, eta urak Lurrean eragiten dituen ondorioetan jarri zuen arreta batez ere.

Margolaritzarekin hasi ondoren, eskultura aukeratu zuen Shotzek, bere ikerkuntza zientifikoan aztergai izan zituen gaien inguruko bilaketan aurrera jarraitzeko. Kezka horien isla poetiko moduan, gizakiak inguruarekin duen harremana aztertzen du artistak bere lanetan, eta pertzepzioa, materia edo espazioa ditu ardatz. Horretarako, material industrialak erabiltzen ditu, plastikoa edo aluminioa esaterako; izan ere, material horiek aukera ematen diote egitura konplexuak sortzeko, fisikaren ikerketak edo patroi matematikoak inspiraziotzat hartuta.

Era horretan egindako lanaren adibide ona daukagu hemen: Gogoeta-objektua lan handia da, aluminiozko zati txiki-txikietatik abiatuta egindakoa. Altzairuzko uztaiez lotuta, osotasun malgu eta mugikorra osatzen dute pieza hauek, eta sarezko kota baten itxura dute. Azalaren distirak eta piezen arteko espazioak argia islatu edo igarotzen uzten dute.

Artistak berak honako hitz hauekin azaltzen zuen lan honen garrantzia:

“Argia eta espazioa bitarteko beregain diren aldetik egiten dudan ikerkuntza bultzatzen du, eta gainera, masa oso gutxirekin bolumen handiko eskulturak sortzeko dudan egitekoari jarraipena ematen dio. Edonola ere, bada ideia berririk bertan: esaterako, oihala edo material ehunduak, metalezko eskulturaren aurrez aurre; bai eta bi horien arteko historia ere”.

BESTE ATALAK

Artea eta espazioa: Hitzaurrea

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Eva Hesse: Hainbat artelan

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lucio Fontana: Kontzeptu espaziala, Itxaronaldiak (1965)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lawrence Weiner: 36 x 36 hazbeteko estalgarria edo igeltsuzko edo zur ijeztuzko babes-pareta kentzea (A 36" X 36" Removal To The Lathing Or Support Wall Of Plaster Or Wallboard From A Wall, 1968)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pablo Palazuelo: Mugitu gabeko bidaia II (Viaje inmóvil, 1978)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Isa Genzken: Begirada (Blick, 1987)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Feniziako estudio gorria (1977)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago