Artea eta espazioa
Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)
James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)
Iruzkinak
Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)
- Izenburua:
- Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Huyghe, Pierre
Pierre Huyge artista frantziarra, laurogeita hamarreko hamarkadatik jardunean dagoena, ez da lengoaia bakarra erabiltzera mugatzen. Zine-ekoizpenetatik eta komunikabideetako artxiboetatik ateratako materialak berrerabiltzen ditu, eta hori da bere lanaren ezaugarri nagusia. Material horrekin, multimedia lanak eta instalazioak sortzen ditu. Bestela ere, jatorrizko materiala grabatu eta editatzen du, eta performancetik eta instalaziotik hurbil dauden piezak ekoizten ditu.
Izatez heterogeneoak badira ere, haren sorkuntza-lan guztiek poetika komun bat partekatzen dute. Poetika hori aurkarien loturan oinarritzen da, eta gure gogoeta nortasuna, genetika, oroimena edota ekosistemak bezalako kontzeptuetara bideratzen du.
Lan honen funtsa zera da, hormaren zati txiki bat deuseztatzea, aurreko erakusketetan aretoko hormak estali dituzten pintura geruza desberdinak argitara ateratzeko. Arkeologia-indusketa bateko geruzak edo zuhaitz baten enborreko uztaiak balira bezala, pintura arrasto bakoitzak istorio bat kontatzen du; kontakizun baten aztarna moduko bat da.