Artea eta espazioa
Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)
Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)
Iruzkinak
James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)
- Izenburua:
- James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Publizitatea | Herri-kultura | Ikerketa aeroespaziala
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
James Rosenquist pop artearen izenik handienetakoa da. Dimentsio handiko publizitate-hesien margolaritzan eskarmentua izanik, bere sorkuntza-lanei kartel handi horien ezaugarri zenbait erantsi zizkien: esaterako, formatu itzelak erabiltzea, edota konposizioak egiteko objektuen zati gaindimentsionatuak baliatzea. Lengoaia hori erabiliz eta komunikabideetako irudi herrikoiak eta eguneroko errealitatean ohikoak diren elementuak baliatuz, gizarte garaikidearekin kritikoa zen diskurtsoa eraiki zuen Rosenquistek.
Interesik handiena piztu zioten gaietako batzuk aurrerapen zientifikoak eta espazioko lasterketa, NASA eta kosmosaren esplorazioa zeuden. Gai horiek ageri dira haren lanetan, esaterako honako honetan, gogora ekartzen baitu Apollo 1eko espazio misiorako entrenamendu-saio batean gertatutako leherketa. Sute haren ondorioz, hiru astronauta hil ziren; eta handik hiru urtera, lan hau sortu zuen Rosenquistek, omenaldi gisa.
Piezaren bi aldeetan bi panel daude, Mylar plastikoaz egindakoak (edarientzako edukiontziak egiteko erabiltzen den plastiko gogorra). Baliabide horrekin, artistak lanaren ikusmen-eremua zabaltzen du, azalera plastikoan hedatzen baita; halere, era berean, klaustro batean ixten du eremu hori, eta kutxaratze estuaren sentsazioa eragiten du.