Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)

Info gehiago

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Info gehiago

Iruzkinak

Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)

Izenburua:
Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Ingurunea eta natura
Mugimendu artistikoak:
Land Art
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Long, Richard

Land Art deitutako mugimenduaren aurrendaria izan zen Richard Long, eta bere lanean darabiltzan prozesuek paisaian esku hartzera eramaten dute: haren osagaiak birkonbinatu edo haren aztarnak antolatzen ditu, inguru natural bateko konposizio gisa.

Ildo horretatik, bidea literalki urratu zuen artista da Long. Hirurogeiko hamarkadan hasi zen artegintzan, zelai baten gainean oinez egindako ibilbide zuzen batekin. Ibilian egindako lerroa deitutako lan hartan, haren urratsek lerro markatua, belarrik gabea, utzi zuten lurrean, eta hura hartu zuen argazkian Longek. Hasierako ekintza haren ondoren etorri zen jardueran, mundu guztiko paisaiak ikertu ditu eta bertan esku hartu izan du: eremuak eraldatu ditu, materialak naturan bertan lekualdatu, edo bertatik erauzi ditu, erakusketa aretora eramateko gero. Haren lanetako batzuen oinarria, hain zuzen ere, horixe da, alegia, museora ekartzea bere ibilaldietan bildutako gauzak: harriak, ziriak eta adarrak, hostoak edo lokatza, besteak beste.

Hau da Bilboko Zirkulua lanaren kasua, artistak Guggenheim Bilbao Museorako berariaz sortu zuena. Hau egiteko, Ingalaterrako Kornualles konderriko Delabole udalerrian dagoen harrobiko arbel-puskak erabili zituen. Herrialde hartan jardunean diharduen arbel harrobirik zaharrena da hura.

Lan honetan bat egiten dute zirkuluaren forma puruak eta arbel pusken irregulartasunak; era berean, artistak naturatik hurbilena duen forman aurkezten du materiala, gizakiok historian zehar lurraren baliabideak erauzi eta ustiatzeko izan dugun joerari egindako erreferentziarekin batera.

BESTE ATALAK

Artea eta espazioa: Hitzaurrea

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Eva Hesse: Hainbat artelan

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lucio Fontana: Kontzeptu espaziala, Itxaronaldiak (1965)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lawrence Weiner: 36 x 36 hazbeteko estalgarria edo igeltsuzko edo zur ijeztuzko babes-pareta kentzea (A 36" X 36" Removal To The Lathing Or Support Wall Of Plaster Or Wallboard From A Wall, 1968)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pablo Palazuelo: Mugitu gabeko bidaia II (Viaje inmóvil, 1978)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Isa Genzken: Begirada (Blick, 1987)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Feniziako estudio gorria (1977)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago