Artea eta espazioa
Isa Genzken: Begirada (Blick, 1987)
Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)
Iruzkinak
Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)
- Izenburua:
- Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gogoeta
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- de la Cruz, Ángela
Coruñako Ángela de la Cruz artistarentzat bere lanak margolan-objektuak dira. Haietan euskarriaren mugak hautsi eta itxuragabetzen ditu, horiek okertzeko, espazio zehatz baten arabera egokitzeko, hormaren azal leunetik harago, edo bestela, eguneroko errealitateko objektuak eransteko bertan.
Mudantza izena duen saileko pieza honek gogoeta eragiten du formen eraldaketaren inguruan, bai eta margolaritzaren inguruan ere, hura eskulturatzat hartuta. Aulkiak eta mihisea fusionatu egiten dira osotasun bat eginez eta, aldi berean, eraldaketa prozesu horren baitako une hil bat irudikatzen dute.
Lan honek galdera bat iradokitzen digu: “zer gertatzen da mihisearen hiru dimentsioko espazioarekin, hura tolesten denean?”.