Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Info gehiago

Robert Motherwell: Feniziako estudio gorria (1977)

Info gehiago

Iruzkinak

Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)

Izenburua:
Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea
Artelan motak:
Bideoa | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Nauman, Bruce

Bruce Nauman artistak artea, matematika eta fisika-ikasketak egin zituen, eta margolaritzatik ekin zion sormen-jarduerari. Handik gutxira, hirurogeiko hamarkadaren erdialdera, bide hori utzi eta beste lengoaia batzuekin hasi zen lanean: eskulturaren alorra, zinea eta performancea ikertu zituen, eta instalazioak, giro elkar eragileak eta argazkiak egin zituen. Haren ezaugarrietako bat neoizko argiz egindako horma-erliebeak dira, non askotan ironiaz jositako hitz jokoak eransten dituen, ikuslearengan gaurko gizartearen gaineko gogoeta kritikoa eragiteko. Bere lanetan erabiltzen dituen lengoaiak oso ugariak izanik ere, estilo formalak baino gehiago bateratzen ditu guztiak kontzeptu arteko talka harrigarriak, ideiak jolasgai bihurtu eta ikertu gabeko bideetatik lotzeko gogo horrek.

Erakusketa honetan ikusgai dauden Naumanen lanen artean ere, lengoaia desberdinetan egindako piezak aurki ditzakegu. Argi berdeko korridorea instalazio bat da: bertan, espazio oso estu batek bereizten ditu bi panel, eta berde koloreko argi zenital indartsua jasotzen du pasabideak. Izenburuak adierazten duenez, artistak korridore bat eratzen du, bisitaria igarotzeko modukoa eta estutasunagatik klaustrofobia-sentsazioa eragin dezakeena. Lanaren aurrean ikusleak garatzen duen esperientzia fisikoari heltzen dio hemen Naumanek, espazioaren pertzepzioaren eta emozioak eragiteko hark duen gaitasunaren inguruan gogoeta egiteko. 

Erakusgai diren beste bi lanak, hirurogeita hamarreko hamarkadan egindako bideoak dira; horietan, pertsonaiek agerian uzten dute gorputzaren eta espazioaren pertzepzioaren arteko harreman mota hori. Aktoreak lurrean etzaten dira, ahoz gora eta ahoz behera, eta esperimentu psikologiko baten aginduei jarraitzen diete: emakumezkoari eskatzen zaio imajinatzeko lurra bere gainetik altxatzen; eta gizonezkoari, berriz, imajinatzeko lurrean hondoratzen ari dela. Esperientzia horien aurrean nola erreakzionatzen duten ikusteko aukera ematen digute bideoek.

BESTE ATALAK

Artea eta espazioa: Hitzaurrea

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Eva Hesse: Hainbat artelan

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lucio Fontana: Kontzeptu espaziala, Itxaronaldiak (1965)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lawrence Weiner: 36 x 36 hazbeteko estalgarria edo igeltsuzko edo zur ijeztuzko babes-pareta kentzea (A 36" X 36" Removal To The Lathing Or Support Wall Of Plaster Or Wallboard From A Wall, 1968)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pablo Palazuelo: Mugitu gabeko bidaia II (Viaje inmóvil, 1978)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Isa Genzken: Begirada (Blick, 1987)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Feniziako estudio gorria (1977)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago