Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

Eva Hesse: Hainbat artelan

Info gehiago

Iruzkinak

Artea eta espazioa: Hitzaurrea

Izenburua:
Artea eta espazioa: Hitzaurrea
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta filosofia | Artearen historia | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Espazioa
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Artista-liburua | Litografia
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Heidegger, Martin

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdera, Martin Heidegger filosofo alemanak Eduardo Chillida eskultorearen lana ezagutu zuen Erker galerian, Suitzako St. Gallen hirian. Horren ostean izan zuten topaketaren harira, harreman intelektual trinkoa sortu zen bien artean, eta abagune hartatik heldu zioten bien interesekoa zen gai bati: espazioari, alegia. Chillidaren lanak bultzatuta, artearen eta espazioaren arteko hartu-emanari buruz zerabilen ikerketa sakondu zuen filosofoak, eta testu batean jaso zituen haren ondorioak. 1969an, Erker galeriak argitara eman zuen Artea eta espazioa liburua, filosofoaren eta eskultorearen arteko elkarlanaren fruitua. 150 aleko argitalpen hark Heideggerren saiakera eta hura irudiez hornitzeko Chillidak egindako zazpi “litocollage” jasotzen zituen. Gainera, Heideggerrek bere eskutik idatzi zuen testua hainbat harriren gainean, euskal eskultoreak hala eskatuta. Erakusketan, harri litografiko horiek Chillidaren harlauzen aurrez aurre daude, eta azken horietan dauden arrakalek ere idazkera moduko bat iradokitzen dute.

Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa honen abiapuntua artista-liburu hori da beraz; filosofikoa eta eskultorikoa da aldi berean, eta artearen eta espazioaren arteko harremana aztertzen du. Azken 50 urteetan egindako nazioarteko artearen berrikuspena eskaini nahi du erakusketak; izan ere, epealdi horretan sorkuntza plastikoak erreakzionatu egin du zientziaren eta pentsamenduaren aurrean, baita fisikaren eta metafisikaren aurrean ere; hala, arlo horietan espazioa zerk definitzen duen galdegin dio arteak bere buruari: ideia gisa, baina baita gu existitzen garen gune gisa. Helburu horrekin, artistek materialen mugak ikertu eta ezbaian jarri dituzte; horretarako, zenbait kontzepturekin jolastu dute: masa, bolumena edota pertzepzioa, besteak beste.

Heideggerrek Artea eta espazioa liburuan adierazitako ideiaren arabera, arte plastikoak berebiziko tresna dira funtsezko galderei aurre egiteko, esaterako: “zer da mundu honetan existitzea?”.

Chillidak eragin handia izan zuen ideia horien garapenean, eta bere osteko euskal artegintzaren testuinguruan bereziki. Haren protagonismoaren lekuko da utzitako ekoizpen ugaria: artista-liburuak, grabatuak, marrazkiak eta, jakina, eskulturak ere bai, Atrioan eta eraikin honen hirugarren solairuan erakusgai daudenak, eta Museoaren Bilduma Iraunkorra osatzen dutenak.

Chillidak zioenez:

“Materiaren eta espazioaren artean sortzen den elkarrizketa garbi eta aratz hori, mutur-muturrean gertatzen den elkarrizketa hori zoragarria da, nik uste, neurri handi batean, espazioa materia oso azkarra delako, edo bestela, materia espazio oso geldoa delako”.

BESTE ATALAK

Artea eta espazioa: Hitzaurrea

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Eva Hesse: Hainbat artelan

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lucio Fontana: Kontzeptu espaziala, Itxaronaldiak (1965)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lawrence Weiner: 36 x 36 hazbeteko estalgarria edo igeltsuzko edo zur ijeztuzko babes-pareta kentzea (A 36" X 36" Removal To The Lathing Or Support Wall Of Plaster Or Wallboard From A Wall, 1968)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pablo Palazuelo: Mugitu gabeko bidaia II (Viaje inmóvil, 1978)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Isa Genzken: Begirada (Blick, 1987)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Feniziako estudio gorria (1977)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago