Artea eta espazioa
Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)
Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)
Iruzkinak
Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)
- Izenburua:
- Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Neto, Ernesto
Ernesto Neto artista brasildarrak ikuslearen pertzepzioa eta esperimentazioa kokatzen ditu bere lanaren lehen planoan. Haren somen-lanak material malguez eginak dira; kasu honetan, poliamida ehuna baliatu du, batzuetan poliestireno alez bete, eta museoko aretoan zintzilik edo ainguratuak geratzen dira. Modu horretan, sortzen dituen eskulturek, euren tamaina handiaren edo txikiagoaren arabera, habitat sentsorialak iradokitzen dituzte: begiratzeko inguruneak, edo ukitzekoak, haietan zehar igarotzekoak eta baita, aldi batez, bisitariak behin-behinean bertan bizitzeko modukoak ere.
Hala gertatzen da burbuila zuri honekin. Aretoa kanpin-denda baten antzeko antolaerarekin betetzen du: tenkagailuak eta kontrapisuak gogora ekartzen dituzten osagaiak jasotzen ditu bere baitan. Biguna eta malgua izanik, tela sintetikoak forma organikoak iradokitzen ditu angelu zuzenen gabeziari esker. Horrek ez dio lanari zorroztasun geometrikorik kentzen, egitura erregularraz proiektatua izan delako, erditik abiatutako simetriarekin. Erdiko irekidurak eta oihalak duen larruazal itxurak iradokitzen digute lan hau ikus daitekeela, ez bolumen solido baten moduan, baizik eta bizitzeko espazio baten moduan, airea bezala edo osagai materialez hustu eta oihalaz inguratutako gunea, non oihala bera piezaren muga besterik ez den.