Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Info gehiago

Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)

Info gehiago

Iruzkinak

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Izenburua:
Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Mexiko
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Ortega, Damián

Damián Ortega arte garaikide mexikarraren izen nagusietakoa da. Mexikoren nortasun kulturala aldarrikatu zuten muralisten belaunaldi ospetsuaren ondoren, sorkuntza-generoen arteko mugak ezabatzea eta arreta egunerokoan jartzea helburu zituen komunitate sortzaile eta anitz hartako partaidea izan zen Ortega.

Bide horren hasieran, egunkarietarako zerrenda komikoak marraztu zituen, objektu aurkituekin eta muntaketekin lan egin aurretik. Egunerokoak pizten zion interesa lan honetan gorpuztu zen, eta Volkswagen Beetle bat izan zen abiapuntua.

Automobil modelo hori, hamarkada haietan, mexikar gizartearen egiazko ikurra bihurtu zen. Mende hasieran, Puebla hirian zegoen auto hori muntatzen zuen azkeneko lantegia, hain zuzen ere, lan hau sortu zen unean. Haren salneurriagatik eta kalitateagatik taxi-gidari askok erabiltzen zuten auto txiki hura. Baina mexikarrek hobekuntzak erantsi zizkieten berehala: osagai hau edo hura kendu edo jartzen zuten, norberaren eskuz gehienetan. Autoa norberaren gustura jartzea edo “tuneatzea” aspaldikoa da Mexikon, gaur-gaurkoa dirudien arren. Izan ere, lan hau egiteko, mekanikari gazte koadrila batekin aritu zen Ortega. Autoen desmuntaketa-lanetan adituak ziren gazte haiek eta, ordu gutxiren buruan, lana amaitua zuten. Autoa norberaren gustura jartzeko ohiturak, gainera, lapurtutako edo desguazetik ateratako piezen merkatu alternatiboan parte hartzen zuen, eta autoaren bizitza ahalik eta gehien luzatzea izaten zen helburua.

Baina Ortegaren proposamena, Volkswagenaren pieza bakoitza altueran zintzilik jarrita, harago doa. Osagai bakoitzaren izaera eta edertasuna era independentean erakusteko bidea ematen du, eta mekanika osagai isolatu gisa  nahiz osotasun bateko zati gisa eragiten duten lilura azpimarratzen du. Ikuspegi desberdina eskaintzen du; piezen artean dauden aireak eta espazioak leherketa gelditu baten, denbora izoztu baten sentsazioa eragiten dute.

Honako hau zioen artistak bere lanari buruz:

“Asmoa orekan den sistema bat sortzea da, non osagai guztiek elkarren arteko harremana duten: komunikazio fisikoa, mekanikoa eta kontzeptuala sortzea, eginkizun orokor moduan”.

BESTE ATALAK

Artea eta espazioa: Hitzaurrea

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Eva Hesse: Hainbat artelan

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lucio Fontana: Kontzeptu espaziala, Itxaronaldiak (1965)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lawrence Weiner: 36 x 36 hazbeteko estalgarria edo igeltsuzko edo zur ijeztuzko babes-pareta kentzea (A 36" X 36" Removal To The Lathing Or Support Wall Of Plaster Or Wallboard From A Wall, 1968)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pablo Palazuelo: Mugitu gabeko bidaia II (Viaje inmóvil, 1978)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Isa Genzken: Begirada (Blick, 1987)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ángela de la Cruz: Mudantza (laranja) (2015)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017), Grabitate tolesa (2017)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Damián Ortega: Gauza kosmikoa (2002)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Pierre Huyghe: Denboraren zaindaria (2007)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

James Rosenquist: Flamenko kapsula (1970)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Richard Long: Bilboko zirkulua (2000)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ernesto Neto: Burbuila zuria (2013/17)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bruce Nauman: Argi berdeko korridorea (1970), Elke lurra bere gainean altxa dadin uzten, buruz gora (1973), Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (1973)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Feniziako estudio gorria (1977)

Artea eta espazioa, Iruzkina, 2017

Info gehiago