Edukira zuzenean joan

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea

Andreas Gursky, Hong Kong Shanghai Bank, 1994

Info gehiago

Geneviève Cadieux, Entzun nazazu zure begiez (Hear Me with Your Eyes), 1989

Info gehiago

Iruzkinak

Thomas Struth, Humboldtstrasse, Leipzig, 1991

Thomas Struth Dusseldorfekoa da, eta Gerhardt Richter pintorearekin ikasi zuen; azken hori, argazkilaritzaren eta pinturaren arteko mugak lausotu nahian egindako lanengatik ezaguna da.

Struthek, lan batzuetan, artea behatzen duten pertsonak eta museotako bisitariak irudikatu ditu; horrela aditzera eman du artea behatzearen talde-esperientziak eragiten dion lilura. Gainera, “psikea aztertzeko tresna”tzat du argazkigintza. Hortaz, jakin-min handia pizten du eraikinen argazki artegagarri gehienetan pertsona bakar bat ere ez agertzeak. Lan honetan, Leipzigeko banketxe bat erakusten digu, bizitasunik gabeko dokumental baten erara: zaharra eta apaindura gutxikoa modernoarekin eta anonimoarekin bat egiten du irudian.

Eraikin hori Leipzigeko kale handi batean dago. Garai batean, hiria ikaskuntza- eta kultura-gune gailenetakoa izan zen Europan. Baina, Bigarren Mundu Gerra ostean, Sobietarrek okupatutako Ekialdeko Alemaniako zati bihurtu zen, eta, ondorioz, estatus hori galdu zuen. Ekialdeko Alemania, Mendebaldeko aberatsa ez bezala, baztertuta, eta pobretuta, geratu zen. Hartara, bateratzeko gura estuki lotu zitzaion aurrerabideak lortzeari.

Eraikitako egiturei begiratuz gero, adibide honetan banketxe bati, argi ikusiko dugu une jakin batean gizarte batek zeri ematen dion benetako balioa. Struthek iradokitzen bide digu, balitekeela egitura hori Erdi Aroan katedral bat izana eta 1930eko hamarkadan zentral elektriko bat. Erlijioa, dirua, botere nazionala, industria, baita artea ere, ohoratu egiten ditugu gure eraikinei eskala kolosala ematen diegunean.

“Niretzat, hasiera batean, hauxe zen galdera: Nola bizi dugu historia? Gero, hauxe galdetzen hasi nintzaion nire buruari: Zein eragin du historiak hiri baten arkitekturan? Nola islatzen da komunitate bat bere arkitekturan, zintzotasunez ala bestela?

Jende askoren ustez, heldu nahi diogun gaiak bultzatzen gaitu argazki bat egitera. Niretzat, ordea, politikaren edo gizartearen alorreko kontu jakin batzuek, liluratu edo aztoratzen nautenek, bultzatzen naute argazki bat egitera, horien inguruan jardun nahi dut eta. Eta orduan aukeratzen dut nahi hori betetzeko aukera emango didan gaia”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Antonio Saura, Irudi biluzi handia (Grand nu), 1960–61

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Manuel Millares, Homunkulua (Homúnculo), 1960

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Antoni Tàpies, Berdeak marroi ilun gainean (Verds damunt marró fosc), 1949

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Jeff Wall, Ehiza paisaia (A Hunting Scene), 1994

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Andreas Gursky, Hong Kong Shanghai Bank, 1994

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Thomas Struth, Humboldtstrasse, Leipzig, 1991

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Geneviève Cadieux, Entzun nazazu zure begiez (Hear Me with Your Eyes), 1989

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Rineke Dijkstra, Vondelpark, Amsterdam, maiatzak 12 (Vondelpark, Amsterdam, May 12), 2006

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Gillian Wearing, Autorretratua aita Brian Wearing moduan, 2003

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bruce Nauman, Hologramen estudioak (a-e) [Studies for Holograms (a-e)], 1970

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Martha Rosler, Sukaldearen semiotika (Semiotics of the Kitchen), 1975

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Grup de Treball (1973-1978), Ibilbideak. Talde-lana Bartzelonan (Recorreguts. Treball col·lectiu de Barcelona), 1973

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Julian Schnabel, Jainkoaren aurka (Contro Dio), 1989; Egunerokoa burdinazko horzdun eta hamar adarreko piztia da (Everyday is the Beast with Iron Teeth and Ten Horns), 1989; eta 70. astea (70th Week), 1989

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Sigmar Polke, Triptikoa, 1989

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Michelangelo Pistoletto, Ispiluaren arkitektura (Architettura dello Specchio), 1990

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Enzo Cucchi, Gomak I, III, II (Gomme I, III, II), 1988

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Félix González-Torres,Titulurik gabea (Bart) [Untitled (Last Night)], 1993

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Gego, Retikularea karratua (Reticulárea cuadrada), 1971

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Ernesto Neto, Globulocell, 2001

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Damián Ortega, Behar bezalako oinarririk gabeko erabakia (egonkortasuna eta ekonomiaren hazkundea) [Movimiento en falso (estabilidad y crecimiento económico)], 1999–2003