Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
Ernesto Neto, Globulocell, 2001
Iruzkinak
Damián Ortega, Behar bezalako oinarririk gabeko erabakia (egonkortasuna eta ekonomiaren hazkundea) [Movimiento en falso (estabilidad y crecimiento económico)], 1999–2003
- Izenburua:
- Damián Ortega, Behar bezalako oinarririk gabeko erabakia (egonkortasuna eta ekonomiaren hazkundea) [Movimiento en falso (estabilidad y crecimiento económico)], 1999–2003
- Erakusketa:
- Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta politika | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Oreka
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Ortega, Damián
Lehen begiratuan, Daniel Ortega-ren Behar bezalako oinarririk gabeko erabakia: egonkortasuna eta ekonomiaren hazkundea lanak desafio egiten die fisikaren legeei. Hiru petrolio-kupel zutik baina kili-koloan ikus ditzakegu zurezko plataforma baten gainean. Egonkortasuna al da hau? Petrolio-dorrea biraka ikusita, ezegonkortasuna da nagusi. Mugimenduak pixka bat zorabiatuta uzten du ikuslea. Zerbait gertatzear dagoela dirudi. Kupel guztiak alboratuta daude, ertzaren gainean orekan; ertza gainera apur bat ateratzen da, hegal bat balitz bezala: koloma klasikoaren parodia bat da. Lan hau gertuagotik aztertuz gero ez da, ez, baztertzekoa egitura halabeharrez erori eta hautsiko dela pentsatzea, eta laster gainera.
Eskultura hau “hotsandiko” eslogan politiko bati erantzunez sortu zuen artistak, Ortegaren jaioterri Mexikon petrolio-erreserba izugarri handiak deskubritu zituzten garaian. Hala esan zuen Ortegak:
“Niretzat, gauzak ulertzeko tresna bat da umorea; gauzak aztertzeko modu bat, barre eginez eta kritikatuz. Nolabait, eskultura hau karikatura politiko bat da. Lanaren izenak presidentearen eslogan bati egiten dio aipamen; petrolio asko aurkitu zenez egonkortasun ekonomiko handia lortuko zela hitz eman zuen, baina laster petrolio-merkatuaren krisialdia etorri zen”.
Mezua hizkuntza argian ematen zaigu: egonkortasun ekonomikoa ez da energia-iturri horretatik etorriko. Petrolioa ez da iraunkorra, eta desoreka serioa eragiten du eremu politikoan eta militarrean; horren adibide ditugu azkenaldiko Ekialde Hurbileko gerrak. Garai batean, karikatura politikoak marrazten lan egin zuen Ortegak. 2008az geroztik munduko ekonomiei gertatutakoa kontuan hartzen badugu, artelan hau, komentario probokatzaile eta satiriko hau, benetan profetikoa da.