Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
Gillian Wearing, Autorretratua aita Brian Wearing moduan, 2003
Martha Rosler, Sukaldearen semiotika (Semiotics of the Kitchen), 1975
Iruzkinak
Bruce Nauman, Hologramen estudioak (a-e) [Studies for Holograms (a-e)], 1970
- Izenburua:
- Bruce Nauman, Hologramen estudioak (a-e) [Studies for Holograms (a-e)], 1970
- Erakusketa:
- Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
- Gaiak:
- Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Nauman, Bruce
Atal honetan 1960ko hamarkadaren amaierako eta 1970eko hamarkadako lanak daude. Gehienak bideoak eta argazkiak dira, eta nazioartean eta Katalunian egindako performanceak dokumentatzen dituzte.
Bere ibilbidearen hasieratik, Bruce Nauman-ek artearen mugak eta definizioak behartu ditu, esperientzia erreal bat islatzeko edota probokatzeko asmoz. Sarritan bere gorputza erabili ohi du baliabidetzat.
Naumanen Hologramen estudioak enigma bat dira. Bere hatzak erabiliz, ahoa eta baita lepoa ere ukitu eta desitxuratzen ditu, haur bat entretenitzeko egingo genukeen antzera. Beste inolako asmorik gabe guk ondo pasatzeko egiten al du hori? Ala komunikazioaren izaerari buruz zerbait esaten ari ote zaigu? Naumanek desafio egiten dio ikusleari artearen behatzaile pasiboa edo irrika gabea izateari uzteko. Haren mundu pertsonalean eta unibertsalean barneratzen gara, eta mundu horren aurrean erreakzionatzea da gugandik espero duena.
Naumanek berak esan du:
“Aurpegiarekin imintzioak egiteko asmoa zen gorputza manipulatu dezakegun zerbait dela adieraztea... Horixe zen asmo bakarra, imintzio ugari egitea. Aurpegi horietako askori egin genizkien argazkiak eta gero interesgarrienak ziruditenak aukeratzen saiatu nintzen”.