Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
Grup de Treball (1973-1978), Ibilbideak. Talde-lana Bartzelonan (Recorreguts. Treball col·lectiu de Barcelona), 1973
Sigmar Polke, Triptikoa, 1989
Iruzkinak
Julian Schnabel, Jainkoaren aurka (Contro Dio), 1989; Egunerokoa burdinazko horzdun eta hamar adarreko piztia da (Everyday is the Beast with Iron Teeth and Ten Horns), 1989; eta 70. astea (70th Week), 1989
- Izenburua:
- Julian Schnabel, Jainkoaren aurka (Contro Dio), 1989; Egunerokoa burdinazko horzdun eta hamar adarreko piztia da (Everyday is the Beast with Iron Teeth and Ten Horns), 1989; eta 70. astea (70th Week), 1989
- Erakusketa:
- Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta literatura | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Tamaina | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Schnabel, Julian
Areto honetako lanak 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran egin ziren. Eskala handikoak dira eta esperimentazioa dute funtsezko osagai: eskalarekin eta materialekin egindako esperimentazioa.
Biblian, munduaren amaiera datorrela esan nahi du Antikristoa iristeak. Pizti beldurgarria da, adar ugari eta zazpi buru dituena. Julian Schnabel-en hiru lan hauen izenak (Jainkoaren aurka, Egunerokoa burdinazko horzdun eta hamar adarreko piztia da eta 70. astea) oihartzun berezia dute; izan ere, hasiera batean Kalbarioa irudikatzeko asmoz sortako sail batekoak dira.
Ezagun da Julian Schnabelen obra oso koloretsua eta gordina, probokatzailea eta neurrigabea dela. Hala eta guztiz ere, lan neo-espresionista hauek ez dute ezaugarri horietako bat ere. Tamaina handikoak izan arren, bareak dira, artistaren produkzio gehiena ez bezala; hain zuzen ere, horrexegatik dira deigarriak.
Nolanahi ere, Schnabelen sailak agerian uzten du artistak AEBko presidente Reagan-en agintaldi militarista eta harraparia gaitzesten zuela. Izan ere, agintaldiaren amaieran sortu zituen.
Kanpamenduetako soldaduen oheak izandakoen oihalak erabili zituen lan hauek egiteko; pertsona baten tamainako oheen olanez baliatu zen, eta horren tamaina handia dute elkarri josi baitzituen.
Sakrifizio militarraren benetako izaerari buruzko ohar sinbolikoa dira neurri batean. Horrez gain, izenburuek, oihaletan zakar idatzitakoek, lehenaldia eta giza esperientzia ulertzeko modu zatikatua ere iradokitzen dute, hots, historia-liburuek, literatur lanek, eta, jakina, Bibliak jasotzen duten modu zatikatua.
Artistak, Bibliako testuez gain, William Gaddis-en 1950eko hamarkadako nobela bat hartu zuen inspirazio-iturritzat. Liburuak The Recognitions du izena, eta honela azaldu izan dute batzuek, “engainuari buruzko erabateko lana”. Schnabel bezala, Biblian inspiratu zen Gaddis lan hori egiteko; bada, Bibliari “aurreneko kristau nobela” deitu zion. Gaddisen lanak honela agertzen ditu estatubatuarrak: gizarte kutsatua, faltsua eta ustela. Gainera, bizitzan zein artean egia absolutua ezin zehatz daitekeela azaltzen du, bai eta “zatieen autosufizientzia” zer den.
Areto honetan ikusten ditugun mihiseetako bakoitzari Schnabelek emandako izenak Bibliako zenbait bertsotatik hartuak dira: “Erromatarrak”, “Agerkundearen Liburua” eta hebraitarren “Danielen Liburua”. 70. astea Gabriel aingeruak Danielentzat ezarri zuen epeari egiten dio aipamen, hau da, “bekatuei azkena emateko” epeari. Hainbat asoziazio egitera bultzatzen gaituzte.
“Azken finean margolan guztiak dira metaforikoak... Lehendik beharbada ikusita genuen zerbait gogora ekarriko digute; gure irudimenarentzat gako antzeko bat dira. Pintura batek ezinbestean asoziazioen mundu bat iradokitzen digu: begiratzen gauden irudiaren aldean oso bestelako aldeak erakuts ditzake”.