Edukira zuzenean joan

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea

Sarrera

Info gehiago

Manuel Millares, Homunkulua (Homúnculo), 1960

Info gehiago

Iruzkinak

Antonio Saura, Irudi biluzi handia (Grand nu), 1960–61

Pintura ausart honetako gizonezko irudiak mihisetik kanpo irten nahi duela ematen du; irudi artegagarria eta estugarria benetan. Pintura lodi-lodi eman zuen Saura-k, halako kar biziaz eta indar bortitzez. Kontraste izugarria dago deformatutako irudiaren eta ezkerreko eskuan daraman gurutze finaren eta zehatzaren artean.

Espainiako Gerra Zibilak, 1936tik 1939ra, sufrimendu ikaragarria eragiteaz gainera, izugarrizko errepresioa ekarri zuen. Urte batzuk Frantzian bizi ondoren, Antonio Saura Madrila itzuli eta artista nagusietako bat bilakatu zen Espainian. Saurarentzat obsesio bihurtu zen giza gorputzaren arketipo bat sortzea. Irudi biluzi handia margolanean, Katolizismoaren ahalmen handiko imajinez baliatu zen gorputz biluzi eta oinazetu hau irudikatu zuen, giza egoeraren sinbolo izan zedin.

Areto honetako Espainiako artistek bide berriak bilatzen jardun zuten erregimen totalitarioaren uztarpean bizi zirela, ezarritako sistemaren kontrako arte erradikala sortzeko. Zenbait talde eratu zituzten, El Paso eta Dau al Set, besteak beste.

Saura eta Manuel Millares, gerra amaituta, El Paso taldeko kide izan ziren. Talde hark Espainian gerra zibilak utzitako hutsune kulturala betetzen lagundu zuen. El Paso izena taldeak arteari buruz zituen ideia aurrerakoiak aipatzeko modu bat zen. 1957an eratu zen El Paso, eta bizialdi laburra izan arren, funtsezkoa izan zen Europako eta Estatu Batuetako arte-munduan bizi-bizirik zeuden ideia berriak Espainian barneratzeko. Oihartzun handiko manifestu eta erakusketa baten bitartez, Saurak eta El Pasok AEBko Espresionismo Abstraktuaren eta Europako Arte Informalaren teoriak eta teknikak azaldu zituzten, eta keinuzko abstrakzio berri batera bultzatu zuten Espainiako artea. Hala ere, Sauraren arteak espainiar kutsu nabaria izaten segitu zuen, eta, neurri handi batean, Espainiako pinturaren maisu handien pausoei jarraitu zien. Izan ere, Velázquez eta Goya izan ziren haren eredu nagusiak.

Lan honetan, irudi biluziaren jarrera arraroak Espainiako pinturaren Urrezko Aroan, Barrokoan alegia, irudikatutako martiri erlijiosoak gogora ekartzen dizkigu. Halako irudiak bi modutan agertzen ziren, etzanda edo alderantzikatuta. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan artista espainiarrak haien kide artista estatubatuar eta europarrengandik bereizi ziren: espainiarren lanei barneko biolentzia bizia zerien.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Antonio Saura, Irudi biluzi handia (Grand nu), 1960–61

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Manuel Millares, Homunkulua (Homúnculo), 1960

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Antoni Tàpies, Berdeak marroi ilun gainean (Verds damunt marró fosc), 1949

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Jeff Wall, Ehiza paisaia (A Hunting Scene), 1994

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Andreas Gursky, Hong Kong Shanghai Bank, 1994

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Thomas Struth, Humboldtstrasse, Leipzig, 1991

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Geneviève Cadieux, Entzun nazazu zure begiez (Hear Me with Your Eyes), 1989

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Rineke Dijkstra, Vondelpark, Amsterdam, maiatzak 12 (Vondelpark, Amsterdam, May 12), 2006

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Gillian Wearing, Autorretratua aita Brian Wearing moduan, 2003

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bruce Nauman, Hologramen estudioak (a-e) [Studies for Holograms (a-e)], 1970

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Martha Rosler, Sukaldearen semiotika (Semiotics of the Kitchen), 1975

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Grup de Treball (1973-1978), Ibilbideak. Talde-lana Bartzelonan (Recorreguts. Treball col·lectiu de Barcelona), 1973

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Julian Schnabel, Jainkoaren aurka (Contro Dio), 1989; Egunerokoa burdinazko horzdun eta hamar adarreko piztia da (Everyday is the Beast with Iron Teeth and Ten Horns), 1989; eta 70. astea (70th Week), 1989

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Sigmar Polke, Triptikoa, 1989

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Michelangelo Pistoletto, Ispiluaren arkitektura (Architettura dello Specchio), 1990

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Enzo Cucchi, Gomak I, III, II (Gomme I, III, II), 1988

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Félix González-Torres,Titulurik gabea (Bart) [Untitled (Last Night)], 1993

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Gego, Retikularea karratua (Reticulárea cuadrada), 1971

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Ernesto Neto, Globulocell, 2001

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Damián Ortega, Behar bezalako oinarririk gabeko erabakia (egonkortasuna eta ekonomiaren hazkundea) [Movimiento en falso (estabilidad y crecimiento económico)], 1999–2003

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Iruzkina, 2012

Info gehiago