Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
Antonio Saura, Irudi biluzi handia (Grand nu), 1960–61
Antoni Tàpies, Berdeak marroi ilun gainean (Verds damunt marró fosc), 1949
Iruzkinak
Manuel Millares, Homunkulua (Homúnculo), 1960
- Izenburua:
- Manuel Millares, Homunkulua (Homúnculo), 1960
- Erakusketa:
- Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
- Gaiak:
- Heriotza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Herri-kultura | Espainia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Millares, Manuel | Saura, Antonio
Manuel Millares-en “homunkulu”en lanen sailak halako ezaugarri denboragabea dauka, eta horrek berriro ere garamatza sufrimendua eta heriotza irudikatzeko Espainian sustraitutako tradizioara. Erdi Aroko Europako tradizioan, itxuragabeko gizaki txiki bat da “homunkulua”, konnotazio ilunak dituena; baina lan honetan gizakiaren aurretik-edo sortua dirudien forma apurtu eta kezkagarri bat erakusten digu Millaresek.
Millares artista autodidakta izan zen, Saura moduan. Jatorriz Kanarietako Uharteetakoa zen, eta bertako arte-giroan, garai hartan, surrealismoa nagusi zen. Uharteetako arte indigena hartu zuen oinarri zuen bere lengoaia artistikoaren gehiena sortzeko. 1950eko hamarkadan marrega erabiltzen hasi zen; baliteke, erabaki hori guantxeek inspiratu izana. Izan ere, guantxeek, Kanarietako antzinako biztanleek, gorpuak momifikatu eta hil-oihal latzetan biltzen zituzten.
Polemika handia piztu zuten Mirallesen lanek, eta artistak berak gerora honela deskribatu zuen bere lana: “lotsagabekeria antiestetiko higuingarria”.
“Harmonia eta orain bizi ditugun garaiak ez datoz bat”.