Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Paul Chan: 3. argia (3rd Light), 2006
Kendell Geers: Akropolia orain (Akropolis Now), 2004
Iruzkinak
Mark Dion/Robert Williams: Theatrum Mundi: Armarium, 2001
- Izenburua:
- Mark Dion/Robert Williams: Theatrum Mundi: Armarium, 2001
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta filosofia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Kosmologia | Ramón Llull | Robert Fludd
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Dion, Mark | Williams, Robert
Bitxikerien armairu hauek Mark Dion eta Robert Williams artisten lana dira. Ikusgai dauden objektuak XIII. mendeko Ramon Llull eta XVII. mendeko Robert Fludd kosmologoen teoriak eta mundu-ikuskerak aditzera emateko aukeratu dira. Bi armairuetan goiko apala hutsik dago, Jainkoarentzat gordeta, biek sinesten baitzuten Jainko ahalguztidun baten existentzian. Hala ere, beste alderdi batzuetan haien sinesmenak ez zetozen bat.
Ramon Llullen unibertsoari buruzko teoria naturan oinarritzen zen. Ezkerreko armairuan ikusgai dauden kategoriak hauek dira: landareak, gizakiak eta airea, artistek aleekin (adibidez, pinaburuekin, burezur batekin eta tximeletekin) irudikatu dituztenak.
Eskuinaldeko armairuak Robert Fludden teoria aditzera ematen du. Hura erlijioan eta sinesmenean, artean eta musikan, hitzetan eta literaturan oinarritu zen. Gai horiek irudikatzeko objektu erlijiosoak, musika-instrumentuak eta liburuak daude.
Bi armairuen artean hezurdura bat ere ageri da. Horrela adierazten da bi teorikoek unibertsoaren egitura gizakiaren ikuspegi mugatutik abiatuta azaldu zutela.