Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Mark Dion/Robert Williams: Theatrum Mundi: Armarium, 2001
Robert Gober: urasken, oheen eta egunkarien sailetako lanak
Iruzkinak
Kendell Geers: Akropolia orain (Akropolis Now), 2004
- Izenburua:
- Kendell Geers: Akropolia orain (Akropolis Now), 2004
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Hegoafrika | Francis Ford Coppola | Dualtasuna | Apartheid | Indarkeria | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Geers, Kendell
Bizar-xafladun alanbrezko hamazortzi zutabe metalezko apal-egitura baten barruan lerrokatu dira. Kendell Geers hegoafrikarraren lan honi arintasun dotorea eta distiratsua dario, eta horrek bizar-xafladun alanbrearen krudeltasuna estaltzen du. Bizar-xafladun alanbrearen kontrako bi erabilerak interesatzen zaizkio Geersi: espetxeratu eta babestu egiten du, eta defendatzeko nahiz erasotzeko erabiltzen da. Instalazio honek, ordea, sinbolismo zehatzagoa du. Izan ere, sarea fabrikatu zuen enpresa jardunean zegoen jada Hegoafrikan apartheidaren aldian eta garai hartan pertsonak kontrolpean edukitzeko guneak hornitzen zituen. Material horixe munduko base militarretan erabiltzen da egun, besteren artean Abu Graiben, Gazan eta Guantanamon. 2004an, lan hau egiten ari zenean, Irakeko gerra zertxobait lasaitu arte itxaron behar izan zuen Geersek, hornitzaileak eskultura amaitzeko behar zituen bilkariak bidaltzeko.
Tituluak, Akropolia orain, Atenasko Akropolian du jatorria, gerraren eta justiziaren jainkosa grekoari eskaini zitzaion tenpluan. Gainera, Francis Ford Coppola-ren 1979ko Apocalypse Now pelikularen izenarekin jolas egiten du. Filmak moduan, lan honek pertsona ororen barnean egon daitekeen indarkeria eta ankerkeria aztertzen du.