Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Kiki Smith: 1990eko hamarkada hasierako lan-multzoa
Rachel Whiteread
Iruzkinak
Guyton\Walker
- Izenburua:
- Guyton\Walker
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Lan-prozesua | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Guyton, Wade | Walker, Kelley
Wade Guyton eta Kelley Walker artistak New Yorken bizi dira eta Guyton\Walker izenpean aritzen dira lankidetzan. Elkarrekin sortzen dituzte instalazioak irudiak eraldatuz, errepikatuz eta elkarren gainean geruzatuz.
Guyton\Walkerren helburua zen interes komunak aditzera emango zituen artea sortzea, bakoitzaren jardun indibidualetik bereizita betiere. Eskaner informatiko batez baliatzea erabaki zuten haien ingurunetik hartutako irudiak lantzeko. Labanak, limak, kokoak, limoiak, sagarrak, marrubiak eta oilasko hezurrak eskaneatu zituzten, irudiak objektuetatik zuzenean sortuz. Ondoren, eskaneatutako irudiak argazkiak editatzeko programa informatiko baten bidez prozesatu zituzten eta tamaina eta koloreak aldatu zizkieten; gero, bata bestearen gainean jarri zituzten. Azkenik, Guyton\Walkerren irudi konposatuak inprimatu eta pintura-latetan eta estanpazioetan serigrafiatu zituzten. Era horretan, artistek lausotu egin dute objektuaren eta irudiaren arteko bereizketa.