Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Alexandros Psychoulis: Gorputzerako krema (Body Milk), 2003
Kiki Smith: 1990eko hamarkada hasierako lan-multzoa
Iruzkinak
Walid Raad: Une batez ikaratu nintzen arrazoi izan nezakeela pentsatzean (I Was Overcome with a Momentary Panic at the Thought that I Might Be Right), 2004
- Izenburua:
- Walid Raad: Une batez ikaratu nintzen arrazoi izan nezakeela pentsatzean (I Was Overcome with a Momentary Panic at the Thought that I Might Be Right), 2004
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta komunikabideak | Sorkuntza artistikoa | Atlas taldea | Egiazkotasuna | Fikzioa eta errealitatea | Libanoko gerra zibila | Libano | Yussef Nassar | Talde-memoria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Raad, Walid
Dentsitate handiko apar zurizko hiru zirkulu ageri dira, gainazalean sakonera txikiko zuloguneak dituztela. Hormako testu batek Yussef Nassar-en historia kontatzen digu, hain zuzen, 1957 eta 1993 urteen bitartean Beiruten izandako bonba-leherketen ikerlari nagusiarena. Ikusgai dauden argazkiak, oharrak eta marrazkiak haren egunkaritik hartutakoak dira. Atal bakoitza Nassarren koaderno bati dagokio. Gainera, instalazioa Nassarrek berak eta talde batek, Atlas Group edo Atlas taldeak, antolatu dutela ere irakur dezakegu.
Argi ahularen, objektu fokatuen eta hormako testuaren erabilerak museoetako erakusketen itxura ematen dio lanari. Eta museo batean ikusten duguna sinesten dugun bezalaxe onartzen dugu hemen lan honi buruz esaten zaiguna. Dena den, egia konplexuagoa da. Atlas Group taldea ez da existitzen. Artistak, Walid Raad-ek, asmatu zuen. 1999tik 2006ra gutxi gorabehera, Libanoko gerra zibila gai zuten zenbait proiektu egin zituen izen horren pean. Raaden lanek zalantzan jartzen dute fidagarritzat ditugun komunikabideek aurkezten duten eta guk onartzen dugun informazioa, eta egiak eta memoriak historia eraikitzean duten zeregina aztertzen du.