Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Robert Gober: urasken, oheen eta egunkarien sailetako lanak
Thomas Hirschhorn: Kobazulogizakiagizakia (Cavemanman), 2002
Iruzkinak
Mona Hatoum: Korronte haustea (Current Disturbance), 1996
- Izenburua:
- Mona Hatoum: Korronte haustea (Current Disturbance), 1996
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta pertzepzioa | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Sinbologia | Soinua | Libano | Zentzumenak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Hatoum, Mona
Lan hau ehunka alanbre-sarezko eta zurezko kaiolatxoz osatua dago. Bonbilla batek argitzen du kaiolatxo bakoitza eta horien argia ordenagailu bidez kontrolatutako denbora-tarteen arabera indartzen eta ahultzen da. Korrontearen intentsitatea handitu ahala, distiratsuagoa da argia eta ozenagoa soinua. Korrontearen burrunba bozgorailu batzuek anplifikatzen dute eta hotsa beldurgarri eta sarkor bihurtzen. Mona Hatoum-ek zentzumenei egiten zaien eraso gisa deskribatu du esperientzia hau.
Lan honek Korronte haustea du izena, eta gizartean sumatzen den egonezina aditzera ematen digu nolabait. Hala ere, lanean bertan gertatzen denaren deskribapen literala da ere bai. Ingurune ñirñirkari eta burrunbatsu honek ezinegona eta kaosa iradokitzen dizkigu. Kaiolatxoek espetxeak, laborategiak edo jendea pilatuta bizi den apartamentu-blokeak gogorarazten dizkigute, hau da, kontentzio- eta mugapen-lekuak. Instalazioak sorrarazten duen giroa Hatoumen esperientziek eragindakoa izan daiteke, bere sorterria, Libano, atzean utzi eta erbesteratutako palestinarra baita bera.