Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Walid Raad: Une batez ikaratu nintzen arrazoi izan nezakeela pentsatzean (I Was Overcome with a Momentary Panic at the Thought that I Might Be Right), 2004
Guyton\Walker
Iruzkinak
Kiki Smith: 1990eko hamarkada hasierako lan-multzoa
- Izenburua:
- Kiki Smith: 1990eko hamarkada hasierako lan-multzoa
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Smith, Kiki
Artelan-sorta hori Kiki Smith artista estatubatuarrak egin du.
Irudi bat dago zutik. Barruko organoak eskuz tindatutako Nepalgo paperez eginda daude, eta zoru gainean zabalduta ageri dira.
Emakumezko beste gorputz forma bat zeharo makurtuta ageri da, eta atzean kristalezko aleez osatutako putzu antzeko bat du – bere eginkarien erregistro apaindua balitz bezala.
Era berean, hormari itsatsita, maché paperezko irudi bat dago fetu-jarreran, eta gorotz arrasto bat zorura jariatzen du.
Lan hauek guztiek gorputzaren forma eta funtzionamendua aztertzen dute.
Smithi interesatzen zaion beste alderdi bat da zein informazio gutxi behar izaten dugun gorputza ulertzeko. Girlanda lanean buru bat bere gorputz-ataletatik bereizita sortu du, eta zoruan pilatuta dagoen metalezko kate astun batek lotzen ditu. Landa-operazioa lanean, linfa-sistema txiki-txikiak ikus ditzakegu miniaturazko oheen gainean. Eta beste lan batean, ohe baten gainean ere bai, bi besaurre aurkezten zaizkigu, muskuluak eta odol-hodiak agerian dituztela.
Smithen irudiak emakumezkoenak izan ohi dira. Dena den, gorputz neutralak, sexu gabeak izan nahi dute, emakumezko gorputza gizadi osoa ordezteko gai izatea baita artistaren helburua.
Smithen lan hauetan nagusitzen den gorputza emakumearena da, baina sexualki neutroa da. Emakumezko gorputza erabiltzearen arrazoia da Smithek giza arketipoa emakumezko gorputzak ordezkatzea nahi duela.