Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Thomas Hirschhorn: Kobazulogizakiagizakia (Cavemanman), 2002
Mike Kelley: Bozgorailu pribatuen sistema (Private Address System), 1992
Iruzkinak
Damien Hirst: Maitaleak (Noizbehinkako bat-bateko maitaleak) (Maitale saiatuak) (Maitale h(arr)otzak) (Maitale estutzaileak) [The Lovers (The Spontaneous Lovers) (The Committed Lovers) (The Detached Lovers) (The Compromising Lovers)], 1991 eta Asmatikoak ihes egin du (The Asthmatic Escaped), 1992
- Izenburua:
- Damien Hirst: Maitaleak (Noizbehinkako bat-bateko maitaleak) (Maitale saiatuak) (Maitale h(arr)otzak) (Maitale estutzaileak) [The Lovers (The Spontaneous Lovers) (The Committed Lovers) (The Detached Lovers) (The Compromising Lovers)], 1991 eta Asmatikoak ihes egin du (The Asthmatic Escaped), 1992
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Beira | Farmakologia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Hirst, Damien
Beirazko bitrina handi batean, arropa mordo bat zimurtuta, oinetakoak eta arnasgailu bat daude zoruan. Eta horien jabea ez da inondik ageri, leku honetatik desagertu dela dirudi. Erretratu antzeko bat aurkezten zaigu pertsona batek atzean utzitako objektuekin. Tripodearen gaineko kamera arropa pilorantz dago zuzendua. Horrek zaintzaren ideia eta behatuak eta epaituak izatetik ihes egiteko izan ohi dugun nahia iradokitzen du.
Damien Hirst ospetsua da hilkortasunarekin eta gaixotasunarekin dugun harremana irudikatzen duen artea ere sortzeagatik. Ideia hori areto honetako beste artelan batean ere antzeman dezakegu. Botiketarako lau armairuk bi behiren barne-organoak erakusten dizkigute formaldehidoz betetako poteetan. Elementuen antolamendu horrek Hirsten lanaren bi arlo elkartzen ditu: kontserbatutako animalien gorputz-zatiak eta farmazia-produktuez betetako bitrinak. Arasa horretan zirrara eragiten diguten objektuak hotz-hotzean eta aratz aurkezten zaizkigu. Lan honetan, zehazki, Hirstek bi izaki desberdin iraunkorki elkartzeko ezintasuna aztertzen du, eta behiak erabili ditu harreman erromantikoaren metafora gisa.