Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Nate Lowman: Petrolio-plataformak (Oil Riggs), 2005
Annette Messager: Dependentzia/Independentzia (Dépendance/Indépendance), 1995
Iruzkinak
Paul McCarthy: Tomate-burua (gorri-morea) [Tomato Head (Burgundy)], 1994
- Izenburua:
- Paul McCarthy: Tomate-burua (gorri-morea) [Tomato Head (Burgundy)], 1994
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- McCarthy, Paul
Lehenengo begiratuan, irudi honek, tomate-buru erraldoi horrekin, “Patata-jauna” haurrentzako jostailua dirudi. Jostailuak bezalaxe, artelan honek ere pieza batzuk ditu, begiek, sudurrak, ahoak eta belarriek egon beharko luketen zuloetan sartzeko. Gertutik begiratuz gero, irudi honek hankartean eta uzkian ere zuloak dituela ikusiko duzu, eta horietan ere piezak sar litezke. Forma anitzak dituzte piezok: batzuk begiak eta belarriak dira; beste batzuk, harrigarriagoak, penisak eta baginak dira baita azenarioak, sardeskak, eskuareak, aitzurrak eta pieza karratuak eta angeluzuzenak ere. Guztiak sar daitezke edozein zulotan. Horregatik, erabili ez diren piezek, zoruan dauden horiek, hainbat eta hainbat konbinazio imajinatzera gonbidatzen gaituzte.
Lan honek gizakiok gure nortasuna eraikitzeko dugun gaitasuna iradokitzen digu. Baina tomate-buru bat duen pertsonaia horrek hainbat nortasun har ditzakeen arren, aurretik zehaztutako pieza-sorta batera mugatua dago. Lan honek kultura garaikidean aukerabidea dugulako sinesmena aztertzen du; izan ere, azken finean eskueran ditugun nortasun- eta bizimodu-aukerak nahiko mugatuak direla aditzera ematen du.