Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Paul McCarthy: Tomate-burua (gorri-morea) [Tomato Head (Burgundy)], 1994
Wangechi Mutu: Salokeria ahanzturatik ateratzen (Exhuming Gluttony), 2006/11
Iruzkinak
Annette Messager: Dependentzia/Independentzia (Dépendance/Indépendance), 1995
- Izenburua:
- Annette Messager: Dependentzia/Independentzia (Dépendance/Indépendance), 1995
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Artisautza | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Messager, Annette
Instalazio honetan, Annette Messager artista frantsesak normalean etxeko eremuarekin edo artisautzarekin lotu ohi ditugun objektuak, materialak eta lan-metodoak elkartu ditu. Koloretako hari lodien turrusta bat sabaitik behera jausten da eta bihotz erraldoi bat itxuratzen du. Barrura sartzen garenean, argazkiak, animalia disekatuak, koloretako margoak, plastikozko poltsak, sareak eta eskuz jositako hitzak topatuko ditugu, guztiak dagokien kategoriaren arabera antolatuta. Messagerren asmoa hauxe da: gu lan honetan sartzea eta biltzen duen edukia arakatzea. Geu gara piezari bizitza ematen diogunak barnean dituen objektuak elkarrekin kontaktuan jartzen ditugunean.