Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Mona Hatoum: Korronte haustea (Current Disturbance), 1996
Damien Hirst: Maitaleak (Noizbehinkako bat-bateko maitaleak) (Maitale saiatuak) (Maitale h(arr)otzak) (Maitale estutzaileak) [The Lovers (The Spontaneous Lovers) (The Committed Lovers) (The Detached Lovers) (The Compromising Lovers)], 1991 eta Asmatikoak ihes egin du (The Asthmatic Escaped), 1992
Iruzkinak
Thomas Hirschhorn: Kobazulogizakiagizakia (Cavemanman), 2002
- Izenburua:
- Thomas Hirschhorn: Kobazulogizakiagizakia (Cavemanman), 2002
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Berdintasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Hirschhorn, Thomas
Kartoizko kobazulo zabal hau zinta-itsaskorraz estali dute goitik behera. Zoruan lata hutsak eta arroka faltsuak sakabanatu dira. Hormetan eta sabaian kartelak eta testu politikoen eta filosofikoen fotokopiak itsatsi dira. Barruko gune batean erlojuz estalitako horma bat dago eta bakoitzak nazioarteko hiri desberdinetako ordua ematen du. Beste gune batean, 1 Man equals 1 Man lema, “gizaki 1 berdin gizaki bat” esan nahi duena, aerosol-pinturaz idatzita ageri da horman. Giza irudiak ere daude: aluminio-paperaz estali ditu artistak eta bata besteari lotzen zaizkio paper berarekin egindako kableen bidez. Era berean, kable horiek demokraziari, berdintasunari eta komunitateari buruzko liburuetara garamatzate. Kableak aluminio-paperezko lehergailuei lotzen zaizkie; horrela aditzera ematen dute informazioaren eta ideien indarra.
Material xumeez egindako egitura honetan irudiak eta informazioa nonahi topa ditzakegu. Hirschhorn-ek mundu utopiko bat aurkezten digu, alegia, justizian, unibertsaltasunean, egian eta berdintasunean oinarritzen den mundua. Instalazioan sartzen uztean, Hirschhornek lan horretara zuzenean eta modu kritikoan hurbiltzera bultzatzen gaitu.