Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Guyton\Walker
Iruzkinak
Rachel Whiteread
- Izenburua:
- Rachel Whiteread
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Memoria | Presentzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Whiteread, Rachel
Rachel Whiteread eskultore ingelesak objektuen barruko eta objektuen arteko hutsuneen molde-lanak egiten ditu. Aukeratzen dituen materialak, igeltsua, goma eta erretxina, alegia, eskulturak prestakuntzako unean erabiltzen ditu normalean, ez ordea eskulturaren amaituan. Whitereadek atzekoz aurrera jartzen du eskultura: presentzia sortzen du hutsetik, forma trinkoa hutsunetik. Giza irudia zuzenean inoiz agertzen ez bada ere, Whitereaden lan gehienek iradokitzen dute haren presentzia.
Gorputegietako mahai baten barrualdearen gomazko moldeak hildakoak garbitzen dituzten gainazala irudikatzen du. Heriotzaren erreferentzia argia da eta horrek ematen dio lan honi halako oroitzapen kutsua. Titulurik gabea lana egiteko apal batzuetan zeuden liburuen arteko hutsuneen molde-lan bat egin zuen. Liburu horien jatorrizko koloreak oraindik ere suma daitezke, baina izenburuak eta gaiak ez dira inondik inora ageri, liburuak bezalaxe, igeltsuak eta moldetik ateratzeko produktuak desegin baitzituzten. Hala, ageri ez diren objektuen ahalmen handiko irudipenarekin uzten gaitu artistak.