Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Gabriel Orozco: Penske proiektua (Penske Work Project), 1998
Walid Raad: Une batez ikaratu nintzen arrazoi izan nezakeela pentsatzean (I Was Overcome with a Momentary Panic at the Thought that I Might Be Right), 2004
Iruzkinak
Alexandros Psychoulis: Gorputzerako krema (Body Milk), 2003
- Izenburua:
- Alexandros Psychoulis: Gorputzerako krema (Body Milk), 2003
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta Internet | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Israel | Palestina | Indarkeria | Suntsipena
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Artisautza | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Psychoulis, Alexandros
Egun batean, Alexandros Psychoulis artista grekoak ezusteko irudi bat topatu zuen sarean. Sex bomb (“bonba sexuala”) gako hitzak sartu zituen bilaketa bat egiteko eta emakume erakargarrien irudien esteken artean, artikulu batekin topo egin zuen. Hori neska gazte palestinar bati buruzkoa zen, bonba-jartzaile suizida zena. Neskak gainean zeraman bonba lehertarazi zuen Israelgo supermerkatu baten barruan. Psychoulis harrituta zegoen: alde batetik, bere bilaketak albiste hartara eraman zuelako; eta bestetik, bonba-jartzaileak Atenasko kafetegietan artistak ikusi ohi zituen neska gazte alaien antza izugarria zuelako. Hala, irudi honekin ezustean topo egin zuenean, sarean nola mugitzen garen hausnartzen jardun zen Psychoulis. Ehule talde batekin batera, lehertarazitako espazioa birsortzeari ekin zion arrosa koloreko haria erabiliz.
Eszena honek supermerkatuaren barrualdea irudikatzen du, leherketaren ondoren. Apalak erori egin dira, hautsitako argiak lurrera jausi dira eta kaxak erortzean bazter guztietatik sakabanatu eta haien edukia zoruan zehar zabaldu da. Harritzen gaituena, ordea, zera da, arrosa kolore argiko hari pilo honek erabateko indarkeriazko eszena bat aditzera ematea. Harridura hori bat dator artistak Interneten aurkitu zuen bonba-jartzaile suizida gazte haren irudiaren aurrean sentitu zuenarekin.
Psychoulisek parekotzat jotzen ditu ehuntzea eta sarean nabigatzea. Bi jarduera horietan puntada bat edo klik egin besterik ez da egin behar, hau da, mugimendu eta pentsamendu errepikakorrak besterik ez dira behar. Baina, era berean, ehotutako objektuek sarearen egiturak, hots, esteka batetik bestera eramaten gaituzten online bideak, gogora ekartzen dituztela azpimarratzen du.