Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Marina Abramović: Ispilua garbitzen 1. zk. (Cleaning the Mirror #1), 1995
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Bildumagintza | Dimitris Daskalopoulos | Gogoeta
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Chan, Paul | Gober, Robert | Guyton, Wade | Kelley, Mike | Lowman, Nate | Messager, Annette | Mutu, Wangechi | Walker, Kelley
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora. Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketa Dimitris Daskalopoulos-en bildumaren artelanen aukeraketa batek osatzen du. Izan ere, Dimitris Daskalopoulos munduko arte garaikideko bilduma garrantzitsuenetako baten jabe da. Titulua Nikos Kazantzakis idazle eta filosofo grekoaren lan batetik hartu da. Hark zioenez, bitarte argitsu bat da bizitza, jaiotzaren eta heriotzaren artekoa; izan ere, jaio bezain laster ekiten diogu sortzeko, egiteko, materiari bizitza emateko borrokari.
Ikusgai dauden egungo artelanek giza esperientziaren inguruan gogoeta egitera bultzatzen gaituzte: etsipenaren ikuspegiak, umore eta itxaropen izpiez zipriztintzen dira. Erakusketak nazioarteko hogeita hamaika artistaren lanak bildu ditu eta horiek guztiek azkeneko hamarkadetako garapen artistiko garrantzitsuenen ikuspegi orokorra eskaintzen digute. Hala, kultura-identitatea, gatazkak eta kapitalismoa jorratzen dituzte, baita giza gorputza eta nortasun indibidualaren alderdi intimoenak ere.
Entzuteko gida honi jarraituz artista gailenen lanez gozatuko duzu, besteren artean Robert Gober-ek, Mike Kelley-k eta Annette Messager-ek egindakoez. Baina artista gazteagoen proiektuak ere ezagutuko dituzu, esaterako Paul Chan, Guyton\Walker, Nate Lowman eta Wangechi Mutu-renak.
Arren, kontuz ibili artelanekin. Erakusketako lan askok bisitaria murgiltzeko inguruneak sortzen dituzte, hau da, bisitariari artelan horietan sartzeko aukera ematen diote. Mesedez, materialak honda ez daitezen, ez ukitu gainazalak eta objektuak.
Bitarte argitsua erakusketa Iberdrolaren babesari esker gauzatu da.