Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Mike Kelley: Bozgorailu pribatuen sistema (Private Address System), 1992
Paul McCarthy: Tomate-burua (gorri-morea) [Tomato Head (Burgundy)], 1994
Iruzkinak
Nate Lowman: Petrolio-plataformak (Oil Riggs), 2005
- Izenburua:
- Nate Lowman: Petrolio-plataformak (Oil Riggs), 2005
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta komunikabideak | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Tamaina | Dinastia telesaila | AEB | Richard Prince | George W. Bush
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Lowman, Nate
Brooklyngo Liburutegiak haren funtsetatik baztertu behar zituen irudiak arakatzen aritu eta gero hasi zen Nate Lowman argazki-sail hau lantzen. “Petrolioa” izeneko artxibategi baten barruan aldizkari-ebakinak topatu zituen kostako petrolio-plataformen irudiekin. Lowmanentzat industria-eraikuntza horiek erakargarriak dira oso, haiei darien mehatxuaren eta edertasun itzelaren arteko nahaste kezkagarriagatik.
Lowmanek indar handiko argi artifiziala aplikatu zuen jatorrizko irudietan. Ondoren 35 milimetroko filma erabili eta berriz atera zizkien argazkiak eta handitu egin zituen zeharo. Kazetaritzako argazkiak ziren izatez eta ezaugarri hori nabarmendu egin zuen eskala handituz. Lowmanek erabilitako teknika hori jatorri du Richard Prince-ren lanetan; izan ere, Prince aitzindari izan zen 1980ko hamarkadan argazkiei berriz ere argazkiak ateratzen.
Argazkien tituluak 1980ko hamarkadako Dinastia telesailetik hartu zituen, hain zuzen, telesailean agertzen zen Carrington familiako kideen izenetatik. Lowmanek halako lotura surrealista sumatu zuen petrolioaren industriari esker aberastutako fikziozko familia horren eta George W. Bush presidentearen benetako dinastiaren artean.