Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Nemesis (Fortuna handia)

Info gehiago

Apokalipsia seriea

Info gehiago

Iruzkinak

Gizonen bainua

Bizitasun handiko eszena hau 1490. hamarkada amaierako harialderako grabatua da, eta bertan, garai hartan jendea elkartu ohi zen leku baten ikuspegia eskaintzen digu Durero-k: gizonezkoen bainuetxe batena, alegia. Ia biluzik dauden sei gizon patxadan ageri dira, atzealdeko hesitik norbait, jantzita, begira ari zaien bitartean —geure isla izan litekeena—. Gai hau Behe Erdi Aroko ilustrazio ugaritan ere agertu ohi da. Kasu honetan, gizonezko biluziaren xehetasunezko estudioak egiteko aukera eman zion Durerori. Gorputzak hainbat posturatan eta ikuspuntu desberdinetatik irudikatzen ditu. Eskuinaldean edaten ikusten dugun gizon potoloa izan ezik, litekeena da bainularien irudi hau Durerok bere gorputzaren behaketan oinarrituta sortu izana. Gizonen giharrak eta larruazala nabarmen modelatuak daude, eta inguruak ondo zehaztuta. Biluziaren tratamendu hau Europa hegoaldera egin zuen bidaian, italiar arteak eta teoriek Durerorengan izan zuten eraginaren erakusgarri argia da.

Hau bezalako aire zabaleko bainuetxeak XV. mendearen bukaerakoak dira. Normalean hirien inguruetan zeuden kokatuak, iturburu naturaletatik gertu eta hemen ezkerraldean ikusten ditugun eraikinetatik aldenduak. Lagunarteko giro lasaia eta lizun xamarra sumatzen da; izan ere, lehen planoan elkarrizketarako posturan dauden irudien atzean ez dira musika eta edaria falta. Bainuetxean halako erotikotasuna ere igartzen da, artistak iturria non kokatu duen ikusita. Eszena erabat informala bada ere, Durerok irudikatutako Gizonen bainua arreta handiz eraikitako konposizioa da. Ikusiko duzunez, erdiko irudiek piramide antzeko bat eratzen dute, adibidez, eta forma hori bera atzealdeko muinoan errepikatzen da. 

Interpretazio ugari egin izan dira Dureroren Gizonen bainua grabatu honetatik. Bertan agertzen diren gizonak zentzumenen irudi direla esan izan da, hau da, ikusmena, entzumena, dastamena, ukimena eta usaimenaren irudi. Interpretazio konplexuago baten arabera, lau umoreen teoria aditzera eman dezakete gizonek, alegia, patxada, suminkortasuna, baikortasuna eta melankolia. Aurrerago, Malenkonia I grabatua komentatzen dugunean, entzun ahal izango duzu xehetasun gehiago Dureroren obran ideia horiek duten garrantziari buruz.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nemesis (Fortuna handia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gizonen bainua

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Joan Ebanjelariaren martirioa [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldizkoak [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Migelen borroka herensugearekin [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Amildegiaren giltza zuen aingerua [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Herkules bidegurutzean (Bertutea eta Gozamenaren arteko borroka Herkules aurrean dela)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nekaldi handia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Azken afaria [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Kristo olibondoen mendian; Kristoren atxiloketa; Kristo linboan (konparazioa) [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Deikundea [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ikustaldia [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren heriotza [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren adorazioa (Mariaren gorespena) [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maximiliano-ren garaipen-gurdi handia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zalduna (Zalduna, heriotza eta deabrua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Jeronimo bere gelan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Melencolia I (Malenkonia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Errinozeroa

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Brandenburgeko Alberto kardinala (Kardinal txikia) ; Felipe Melanchthon eta Rotterdameko Erasmus

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago