Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Nekaldi handia seriea
Kristo olibondoen mendian; Kristoren atxiloketa; Kristo linboan (konparazioa) [Nekaldi handia seriea]
Iruzkinak
Azken afaria [Nekaldi handia seriea]
- Izenburua:
- Azken afaria [Nekaldi handia seriea]
- Erakusketa:
- Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Teknikak:
- Estanpazioa
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto
Begiratu Azken afaria irudikatzen duen estanpa hau. Seriea osatzen duten laminetatik lehena bada ere, Durero-k sortutako azkenetako bat da, 1510ekoa. Oso konposizio orekatua du, Kristoren burua erdian dela. Durerok une dramatiko bat jaso nahi izan zuen, Kristok haren jarraitzaileei haietako batek saldu egingo zuela esan zienean, hain zuzen ere. Haren dizipuluek hainbat modutara erreakzionatu zuten iragarpen harrigarriaren aurrean. Aurrealdean, ezkerretara agertzen den ostatuaren jabea da, pitxer bat betetzen agertzen dena, zorigaitzeko egoera horretan psikologikoki zerikusirik ez duen pertsonaia bakarra.