Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Mariaren adorazioa (Mariaren gorespena) [Ama Birjinaren bizitza seriea]
Zalduna (Zalduna, heriotza eta deabrua)
Iruzkinak
Maximiliano-ren garaipen-gurdi handia
- Izenburua:
- Maximiliano-ren garaipen-gurdi handia
- Erakusketa:
- Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
- Gaiak:
- Artea eta politika | Tamaina | Habsburgoko Maximiliano I.a
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto
Azkenetako obra hau zortzi harialderako grabatuk osatzen dute, zerrenda luze bat eratuz. Gaia hauxe da: Maximiliano I.aren garaipen-gurdia. Baliteke Maximiliano enperadoreak Durero lehen aldiz 1512an ezagutzea, Nurenbergera egin zuen bisitaldi batean. Inprimaketa-teknikek propagandarako ematen zituzten aukera handiez jabetuta, errege-gortea goretsiko zituzten harialderako grabatu monumentalak egiteko eskatu zion Durerori. 1515etik aurrera, Durerok urteroko soldata jasoko zuen enperadorearengandik.
Hemen ikusten ari zaren irudiak, diseinu jori honetan enperadorearen balentria handiak goresteko eginak dira. Garaipen-gurdia sei zaldi-parerekin marraztua dago, Bertuteen emakumezko irudiekin batera. Jatorriz, ibilgailu bikain hau lankidetzazko proiektu handiago bati zegokion. Hasiera batean, Maximilianok eskari bat egin zien Durerori eta beste artista aleman gailen batzuei 60 metroko luzera izango zuen gurdi-ilara baten irudia egiteko. Enperadoreak pentsatuta zuen grabatua ez zen inoiz gauzatu, ordea. 1522an, proiektuan zegokion partea —hemen ikusten ari zaren gurdia, alegia— berriro moldatu eta argitara atera zuen Durerok, berez obra oso bat balitz bezala, eta artistaren errege-mezenasi omenaldi egiteko asmotan. Dureroren garaipen-gurdia zenbaitetan artistaren “estilo dekoratibotzat” hartu izan den lanaren adibide argia dugu. Eta, izan ere, hedadura handia izan zuen: 1600. urterako, guztira zazpi edizio argitaratu zituzten latinez eta alemanez.