Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Errinozeroa

Info gehiago

Iruzkinak

Brandenburgeko Alberto kardinala (Kardinal txikia) ; Felipe Melanchthon eta Rotterdameko Erasmus

Izenburua:
Brandenburgeko Alberto kardinala (Kardinal txikia) ; Felipe Melanchthon eta Rotterdameko Erasmus
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Erreforma protestantea | Humanismoa
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Durero-k ondo ezagutzen zituen, pertsonalki nahiz lanaren bidez, aitzindari eta politikari boteretsuenak, eta pentsalari eta teologo handienak. Bere bizitzaren azken aldera, erretratu-serie bat grabatu zuen, gerora gizon haien oroigarri izango zirenak. Hemen, hark egindako erretratuen adibide batzuk ikusi ahal izango dituzu.

Brandenburgeko Alberto kardinala grabatua Kardinal txikia izenez ere ezagutzen da. Durerori erretratu bat grabatzeko eskaria egin zion lehenengo pertsona garrantzitsua izan zen Alberto. Kardinalaren erretratu ofiziala da hau, errezel baten aurrean tente agertzen delarik. Irudiaren espaziotik kanpora begira ari da. Goialdeko inskripzioan kardinalaren izena ageri da, baita elizan zituen kargu ugariak ere. Behealdean hauxe dio: “Honelakoak ziren haren begiak, masailak eta begitartea 29 urte zituenean”. Durero Protestante egin zen 1519. urtearen inguruan. Kardinala alderdi Katolikoaren aitzindari izateaz gain, onura handiak lortu zituen barkamen-gutun ugari saltzeari esker. Durerok hainbeste miresten zuen Martin Lutero erreformistak sutsuki salatutako praktika izan zen hura. Hala ere, horrek ez zion eskari hau betetzeko gogoa kendu Durerori.

Durerok Felipe Melanchthon-i egindako erretratuak Alemaniako Erreforman eragin nabarmena izan zuen humanista eta teorikoa irudikatzen du. Haren ideiak askoz gehiago hurbiltzen ziren Durerok zituen ideietara, Alberto kardinalarenak baino. Soslaian agertzen den bizitasun handiko erretratu hau Melanchthon Dureroren jaioterrira, Nurenbergera, bertan eskola bat irekitzera gonbidatu zutenean egina da. Baliteke latinez agertzen den inskripzioak Melanchthonen ideiekin lotura izatea, gizakiak nortasuna irudikatzeko dituen mugei buruzko ideiekin, alegia. Honela dio: “1526. Durero Feliperen ezaugarriak zuzenean irudikatzeko gai izan zen, baina haren esku trebeak ezin izan zuen jaso bestearen izaera”.

Durerok Rotterdameko Erasmus humanista handiari grabatuan egindako erretratua artistaren azken lanetako bat izan zen. Pentsalari jakitun hau azterlana eta gustua adierazten duten objektuez inguratua agertzen da: loreak Erasmusek hainbeste miresten zuen edertasunaren sinbolo dira, baina baita xumetasunaren eta araztasunaren irudi ere. Dena den, erretratuaren zurruntasuna eta bizitasun eza gizonak atzean duen taula handian aditzera ematen da. Bertako grezierazko inskripzioak honela dio: “[irudi] onena bere idatziek erakutsiko dute”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nemesis (Fortuna handia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gizonen bainua

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Joan Ebanjelariaren martirioa [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldizkoak [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Migelen borroka herensugearekin [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Amildegiaren giltza zuen aingerua [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Herkules bidegurutzean (Bertutea eta Gozamenaren arteko borroka Herkules aurrean dela)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nekaldi handia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Azken afaria [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Kristo olibondoen mendian; Kristoren atxiloketa; Kristo linboan (konparazioa) [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Deikundea [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ikustaldia [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren heriotza [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren adorazioa (Mariaren gorespena) [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maximiliano-ren garaipen-gurdi handia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zalduna (Zalduna, heriotza eta deabrua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Jeronimo bere gelan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Melencolia I (Malenkonia)