Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

Herkules bidegurutzean (Bertutea eta Gozamenaren arteko borroka Herkules aurrean dela)

Info gehiago

Nekaldi handia seriea

Info gehiago

Iruzkinak

Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua)

Izenburua:
Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua)
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta erlijioa | Sorkuntza artistikoa | Proportzioa | Sinbologia
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Adam-en eta Eva-ren eta Paradisuaren Gainbeheraren irudikapen hau 1504an sortu zuen Durerok. Lau urte zeramatzan giza proportzio idealak sakonetik aztertzen eta marrazten. Obra hau bere grabatu bikaineteko bat da. Gorputza irudikatzean, edertasun objektiboa jasotzen saiatu zen Durero, eta horren erakusgarri argia dugu arazo artistiko horri aurre egin zion modua. Hemen, gizonezkoaren eta emakumezkoaren gorputzak aurrera begira agertzen dira, buruak soslaia dituztela.

Artistak ondo ezagutzen zituen arkitekturaren teoriko zen Vitruviusen ikasbideak eta proportzioaren teoria matematikoak. Arte klasikoa aztertu zuen, baita Italiako Errenazimentuan berriro interpretatu zuten modua ere. Hemen agertzen diren irudiek lotura estua dute antzinateko aurrekariekin eta naturatik agindako estudioekin. Aurretik egin izan zituen estudioak ikusita, Durerok Apolo jainkoaren irudi gisa egin zuen hasiera batean gizonezkoaren irudia. Baina geroago, Biblian jasotako jatorrizko bekatuaren gaia jasotzea erabaki zuen, Europako iparraldeko bere publiko kristaua kontuan hartu zuelako beharbada.

Evak eskuan du debekatutako fruitua, jakituriaren zuhaitzetik hartutakoa. Gainera, sugea beste bat eskaintzen ari zaio, Adami emango diona. Hark eskua erdi zabalik duela, fruitua hartzeko prest dagoela ematen du. Bikotea animaliez inguratua dago. 1500. urteetako publiko hezia animalia horien esanahian lau tenperamentu edo “umoreen” teoria antzemateko gai izango zela uste izan da. Beraz, orein-handia, malenkonia goibela izango litzateke; zezena, patxada eta moteltasuna; erbia, baikorraren bizitasuna; eta katua, suminkorraren asaldura. Erdi Aroko sinesmenaren arabera, Adamek eta Evak hasiera batean ez zuten lau humoreen desoreka hori ezagutzen. Gizakiaren “gainbeheraren” eta Paradisutik egotzi izanaren ondoren jasan behar izan ditu gizateriak humore horiek.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nemesis (Fortuna handia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gizonen bainua

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Joan Ebanjelariaren martirioa [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldizkoak [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Migelen borroka herensugearekin [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Amildegiaren giltza zuen aingerua [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Herkules bidegurutzean (Bertutea eta Gozamenaren arteko borroka Herkules aurrean dela)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nekaldi handia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Azken afaria [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Kristo olibondoen mendian; Kristoren atxiloketa; Kristo linboan (konparazioa) [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Deikundea [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ikustaldia [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren heriotza [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren adorazioa (Mariaren gorespena) [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maximiliano-ren garaipen-gurdi handia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zalduna (Zalduna, heriotza eta deabrua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Jeronimo bere gelan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Melencolia I (Malenkonia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Errinozeroa

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Brandenburgeko Alberto kardinala (Kardinal txikia) ; Felipe Melanchthon eta Rotterdameko Erasmus