Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

San Jeronimo bere gelan

Info gehiago

Errinozeroa

Info gehiago

Iruzkinak

Melencolia I (Malenkonia)

Izenburua:
Melencolia I (Malenkonia)
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Gizakia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Askotan esan izan denez, artearen historian lan grafiko batek ez du Durero-ren Malenkonia honek bezain besteko eztabaidarik sortu. Eguzkiak argitutako Dureroren San Jeronimo bere gelan lana ez bezala, irudi goibela, konplexua, arraroa eta enigmatikoa da Malenkonia

Aurrealdean, emakumezko irudi handi bat agertzen da eserita eta pentsakor, eskuak buruari eutsiz. Dituen hego zabalek jeinu baten edo kontzeptu abstraktu baten pertsonifikazioa dela adierazten digute. Bere inguruan ikusten den nahas-mahasa eta goibeltasuna triste dagoenaren seinale dira. Iruditik gertu, egitura geometriko bitxi bat ikusten da eskailera baten kontra. Ostadarra ere ikus dezakegu zeru ilunean, baita kometa baten distira ere. Grabatuaren titulua saguzar baten hegoetan idatzita agertzen da. Malenkoniak ehiza-zakur bat eta haur hegodun bat ditu ondoan, baita lanerako eta ikerketarako tresna batzuk ere oinaldean. Iparrorratz bat eusten ari da eskuekin, eta liburu itxi bat du magalean. Bere gainean, balantza bat eta hare-erloju bat ikusten dira, baita kanpai bat ere, matematikako taula bat azpian duena; bertan, 34 da zenbaki-ilara bakoitzaren batura.

Dureroren alegoria “lau umoreen” teorian datza, hau da, suminkortasunean, baikortasunean, patxadan eta malenkonian. Antzinate klasikora atzera eginez, umoreek gizakiaren gorputza eta adimena baldintzatzen zituztela uste zen. Bestalde, gorputz-jariakinekin, gizakiaren adinekin, planetekin, elementuekin, metalekin eta bizitzaren beste ezaugarri batzuekin ere lotzen ziren. Haien ustez, gizabanako bakoitza bere tenperamentuan gehien nabarmentzen zen humoreak gidatzen zuen. Hala, baikorraren umorea, adibidez, odolarekin, udaberriarekin, airearekin eta gaztetasunarekin erlazionatzen zen bitartean, malenkonia umore guztietatik okerrean omen zen. Malenkonia behazunarekin, udazkenarekin, zahartzaroarekin, berunarekin eta Saturno planeta motelarekin eta urrunarekin lotzen zuten. Izaera malenkoniatsua gaizkinahia, nagia eta zakarra izan zitekeen. Neurriz gain, eromena berekin zekarrela uste zen. Dena den, Dureroren garaiko literatura humanistan, malenkonia sormen handiko jeinu handiekin erlazionatzen zuten. Dureroren grabatua, beraz, artean eta zientzian egiten diren lan handien azpian dagoen tenperamentu ilunari buruzko gogoetatzat har daiteke.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nemesis (Fortuna handia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gizonen bainua

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Joan Ebanjelariaren martirioa [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldizkoak [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Migelen borroka herensugearekin [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Amildegiaren giltza zuen aingerua [Apokalipsia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Herkules bidegurutzean (Bertutea eta Gozamenaren arteko borroka Herkules aurrean dela)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Nekaldi handia seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Azken afaria [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Kristo olibondoen mendian; Kristoren atxiloketa; Kristo linboan (konparazioa) [Nekaldi handia seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ama Birjinaren bizitza seriea

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Deikundea [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ikustaldia [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren heriotza [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mariaren adorazioa (Mariaren gorespena) [Ama Birjinaren bizitza seriea]

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maximiliano-ren garaipen-gurdi handia

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zalduna (Zalduna, heriotza eta deabrua)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

San Jeronimo bere gelan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Melencolia I (Malenkonia)

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Errinozeroa

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Brandenburgeko Alberto kardinala (Kardinal txikia) ; Felipe Melanchthon eta Rotterdameko Erasmus

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak, Iruzkina, 2007

Info gehiago