Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Heldulekua I (Handle), 1962

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Richard Artschwager artista amerikarraren atzerabegirako erakusketa honetara. Etiketatua izateari uko egiten dion obra da artista honena.

Europar immigranteen seme, Washington D.C. hirian jaio zen Artschwager 1923an. Ithacako Cornell Unibertsitatean, New Yorken, egin zituen biologia, kimika eta matematiketako ikasketek pentsamolde zientifikoa sustatu zuten harengan, eta horrek arrastoa utziko zuen gerora artista moduan egin zituen obretan. Estatu Batuetako armadak deitua, Ardenetako guduan zauritu zuten, eta kontrainteligentzia lanak egin zituen Vienan. Gerraren ondoren, arte-ikasketak egin zituen Parisen. New Yorkera itzuli zenean, kutxazain lanetan aritu zen banketxe batean, eta haur txikien argazkiak egiten, harik eta zurezko altzariak egiten arrakasta lortu zuen arte. Bere aroztegian aurkitu zuen, hain zuzen, bere ibilbide artistikorako inspirazioa; berandu ekin zion ibilbide horri, eta ez zuen bakarkako erakusketarik egin berrogeita bi urte izan zituen arte.

1960ko hamarkadaren hasieran, artista asko liluratu zituzten masa-hedabideek eta ekoizpen industrialak. Artschwager ez zen fenomeno horretatik aparte geratu, baina, bere garaiko mugimendu artistiko guztiekiko sentsibilitatea izan arren, ez zuen jo ez minimalismora, ez pop artera eta ez kontzeptualismora. Aparteko kasu berezia izan zen beti; haren obra espazioa zorroztasunez zalantzan jartzetik sortzen da, batez ere etxe-barne girokoa, espazio hori eraikitzeko erabilitako materialen bitartez egin ere. Haren ekoizpenaren zati handi bat bi eta hiru dimentsioen arteko bateratzean kokatzen da, pinturaren eta eskulturaren artean. Bestalde, beti dibertitu izan zuen artelanek funtzio praktikorik ez izateak.

Hil zenean, 2013an, Artschwagerrek artelan enigmatikoz betetako mende erdi emankorra utzi zuen: altzarien eskulturak, margolan lausoak eta berak asmatutako marka beltz enigmatikoak; azken horien hautaketa garrantzitsua eskaintzen du erakusketa honek.

Erakusketaren hasieran, artistaren ibilbidea ilustratzen duen artxiboko materiala biltzen duen gune bat aurkituko duzu.

Gozatu bisitaz!

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago