Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

1968ko Blpak

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Info gehiago

Iruzkinak

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Izenburua:
Triptikoa V (Triptych V), 1972
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Arkitektura | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Celotex | Altzariak | Kontsumoa | Oparotasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Fotorrealismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Artschwager-ek altzariz hornitutako baina giza presentziarik gabeko gelen margolan sail batera zabaldu zuen etxe-barneekiko zuen interesa. New York Times aldizkariko argazkiak hartu zituen sarritan iturritzat. Garai berean, fotorrealistek hiri inguruko kontsumo-kulturaren koloretako argazkien erreprodukzioak egiten zituzten. Artschwager, aitzitik, bestelako zerbaiten bila zebilen: ia edozein patrikarentzat iritsi ezinezkoak ziren areto huts baina aberatsak zuri-beltzean irudikatzea.

Fotorrealistek bezala hasten zuen artistak bere lana: lauki-sare batekin. Aurkitutako irudia karratuetan banatzen zuen, eta gero banan-banan margotzen zuen haietako bakoitza. Fotorrealistek ez bezala, ordea, etxe-barne bikain horiek Celotex gainean margotzen zituen, autokarabanen sabaietarako erabiltzen zen material baten gainean, alegia; bere lanari umorezko kutsua ematen zion horrela.

Hain irregularra den azalera baten gainean margotzea ez da erraza. Artschwagerrek akriliko zuriz egiten zuen irudiaren lehen zirriborroa. Ondoren, pintura beltzezko geruza mehe bat isurtzen zuen mihise osoaren gainean; azalerak agindutakoaren arabera metatzen uzten zion, eta gero berriro margotzen zituen estaldura beltzak tapatutako irudiaren zatiak. Berariaz bilatutako metodo ezin konplexuago horren ondorioz, artistak ezinbestean uko egin behar zion erabilitako materialaren gaineko inolako kontrola izateari.

Irudia hiru konpartimentuetan modu gutxi-asko jarraituan zabaltzen baldin bada ere, Artschwagerrek, zeinak merkataritza-itsasontzietarako aldare eramangarriak eginak baitzituen, “triptiko” deitzen zion margolan honi. Eszena erlijiosoen ordez, klase ertainaren xede den oparotasunaren ebanjelio moduko bati dagozkion irudiak dauzkagu hemen. Zenbat eta gehiago hurbiltzen garen, hobeto ikus dezakegu nola zatikatzen dituzten irudiek Celotexaren zuntzak. Pintura orbanek ezegonkorrak dirudite, irudikatzen dutena bezala, hau da, eder distantzia batetik begiratuta baino ez dirudien mundu konbentzional bat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago