Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Info gehiago

Iruzkinak

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Izenburua:
Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Markoa | Materiala | Celotex | Erretratua eta autorretratua | Afganistango gerra | Irailaren 11 | George W. Bush | Mohammed Zahir Shah | Osama Bin Laden | Timothy McVeigh
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Artisautza | Pintura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Artschwager ordura arte arte esplizituki politikorik sortu gabea bazen ere, laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, gaurkotasuneko gertakariak ilustratzen zituzten prentsa-argazkietan oinarritutako erretratuak egiten hasi zen Celotex gainean. Landu zituen pertsonaien eta gaien artean daude George W. Bush eta Osama Bin Laden, Timothy McVeigh terrorista (Oklahoma Cityn 168 pertsonaren heriotza eragin zuen atentatuaren egilea) eta posta zerbitzuko langileak, irailaren 11ren ondoren antraxarekin izandako izualdian. Biharko egunaren bila artelanak Estatu Batuek Afganistan inbaditu eta hiru astera New York Timesen argitaratutako artikulu bat du oinarri. Figura nagusia boteretik erauzitako afganiar errege ohia da, Mohammed Zahir Shah, Erroman erbesteratua, talibanen aurkako gerrillako buruzagi goren baten hilketa deitoratzen.

Ordurako testuradun azalera zeukan Celotexik fabrikatzen ez zenez, bere zuntzezko paper propioa egin zuen Artschwagerrek eta Celotex gainean muntatu zuen. Luzaz bere artelanen azken emaitza material industrial jakin baten apetaren mende utzia zuen artista baten kasuan, harrigarria eta are ironikoa ere gerta daiteke antzeko zerbait eskuz egin izana. Margolan horien eta aurretik egindakoen arteko beste desberdintasun funtsezko bat irudia zulatzen dutela diruditen kolore bizien eztanda da —kasu honetan, suaren koloreko laranjarena—. Gure aurrean daukagun obrak badu ohiz kanpoko elementu bat: markoa; zurezkoak diruditen eta kezko kiribilen antzera hariztatzen diren uhin urdin eta grisez margotua.

Pieza honen izenburua, Biharko egunaren bila, 35 urtez eman zen Estatu Batuetako telenobela batetik dator. Harrigarria da aipamenak erakusten duen iragartzeko ahalmena, Afganistango gerra, artean ere amaitu gabea, Estatu Batuen historiako luzeena izan baita azkenean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago