Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Info gehiago

Iruzkinak

1968ko Blpak

Kalifornian irakasle moduan lan egin zuen garaian, aldizkarietan agertzen ziren pertsonen begiak errotuladore batez iluntzen hasi zen Artschwager. Gero beste marka batzuekin jolasten jarraitu zuen —gidoiak, i grekoak, kakoak—, eta horiek, azkenean, hemen ikusten ditugun forma hauek bilakatu ziren; artistak “blp” deitu zien.

Izen hori “blip” onomatopeiatik dator; ingelesez, radarrek egiten duten soinua adierazteko erabiltzen da. Esanahi horretatik abiatuta, blip hitza jarraibide baten edozein haustura adieraztera iritsi zen. Horrela, ezusteko euria blip bat izan daiteke urtaro lehorrean. Artschwagerrek marka abstraktu moduan erabiltzen zituen bere blpak —i hizkia kenduta—, gerora logo batekin konparatuko zuen marka abstraktu gisa. Behin, New Yorkera autoan zihoala, blpak ezartzen joan zen gasolindegietan eta lur azpiko pasabideetan. Blp horiek, radar seinaleak balira bezala, zerbait seinaleztatzen dutela dirudi; baina, berez, artea zeinu ez funtzional gisa, etenaldi gisa, erabiltzeko modu bat dira.

Lehen blpak margotutako zurez egin zituen Artschwagerrek, baina laster jo zuen txantiloietara eta kalkomanietara, haiekin grafiti efektua lortuz. Zurda kautxuztatuzkoak, altzairuzkoak eta esmaltezkoak ere egin zituen; sabaitik zintzilik ezarri zituen eta proiektatu ere bai. Tamaina ezberdinetakoak ziren. Artschwagerren blp bat, hamabi metroko altuerakoa, hogei urtez izan zen ikusgai autobidetik, Manhattango zentral termoelektriko baten tximinian.

Artistaren altzari-eskulturek bezala, blpek ez dute ezertarako balio. Celotex gainean egin zituen obretako puntu batzuetan metatutako pintura beltza ekar lezakete gogora. Artschwagerrek puntuazioa erabili zuen lehen aldia ere izan ziren blpak, espazioari nolabaiteko puntuazio-markak ezartzen baitizkiote. Artistak idatzi zuenaren arabera, “arte purutik ezin gertuago” daude “alferrik begiratzeko tresna” diren heinean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago