Richard Artschwager
Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85
Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994
Iruzkinak
Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992
- Izenburua:
- Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992
- Erakusketa:
- Richard Artschwager
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Bidimentsionaltasuna | Materiala | Formika | Perspektiba | Altzariak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Grisaila
- Aipatutako artistak:
- Artschwager, Richard
Artearen arloan, “zipriztin” hitza Jackson Pollock mihise batera pintura jaurtitzen erakusten digun irudiarekin lotzen dugu. Richard Artschwager-en obra “zipriztinduetan”, badirudi artistak arreta publikoa ekarri zioten lanen —hau da, altzarien— zenbait ale hartu eta paretaren aurka jaurti dituela edo, zehatzagoak izateko, txoko baten aurka. Hala gertatzen da Mahai-zipriztina lanarekin. Emaitza pareta guztietan zehar sakabanatzen da bi dimentsiotan laututako hiru dimentsioko objektu baten antzera, marrazki bizidunetako pertsonaien buruek zartagin baten kolpea jasotzen dutenean bezala.
Mahaia bitan zatitu da. Artistak altzariekin egindako aurreko lanak ikusi dituenari ezagunak egingo zaizkio haren azalerak: eskuinean, zur faltsua formikazko laminatuarekin, eta ezkerrean, grisailaz zeharo nabarmendutako zur-pikorraren marrazkiekin margotutako zura. Bi aldeak aluminiozko xafla batek batzen ditu erdialdean. Badirudi hanka bat erabat hautsi dela, eta bestea luze bihurtu dela modu misteriotsuan, kondenatutako mahaia urkatzeko soka bihurtu balitz bezala.
Tentagarria izan daiteke mahaiaren zatien desitxuratzea eskortzoari egoztea, baina, kokatzen garen lekuan kokatzen garela, inoiz ez dugu aurkituko mahaia osotasun koherente bihurtuko duen perspektiba zuzena.
Garai horretan, aulki bat, piano bat eta bulegoko altzari multzo oso bat ere “zipriztindu” zituen Artschwagerrek. Geroko obra horiei buruz, adierazi zuen: “Nire artelanak etxerako gauzak direla pentsatzea gustatzen zait... beren etxean ez dauden etxerako gauzak”.