Richard Artschwager
Triptikoa V (Triptych V), 1972
Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992
Iruzkinak
Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85
- Izenburua:
- Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85
- Erakusketa:
- Richard Artschwager
- Gaiak:
- Arkitektura | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Bidimentsionaltasuna | Erabilgarritasuna | Materiala | Formika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Grisaila
- Aipatutako artistak:
- Artschwager, Richard
1980ko hamarkadan, Artschwager-ek altzariei egindako monumentuek ia-ia haren jatorrizko etxe-barneko erreferentziei egindako burla karrankaria ziruditen eskultura eta erliebeei utzi zieten lekua. Horien artean ate-sail bat dago. Erliebe honetan, inorako sarbiderik ematen ez duten bi ikusten ditugu. Eskuinekoaren, hau da, handienaren kasuan, begien bistakoa da: haren lau irekiduretatik beste aldean dagoena ikusten da, zuraren pikorrari erreferentzia egiten dioten korapilo grisen hondo kaotikoa, hain zuzen ere.
Ate txikienera metro erdiko desnibel bat gaindituz baino ezin daiteke iritsi, eta misteriotsuagoa da. Zango bereziki luzeak dituen izaki txiki batentzat al da? Bi ateak eskutokirik gabekoak direnez —eta gontzik gabekoak—, ez dugu inoiz jakingo. Ate handienera eramaten duten mailak ez dira zoruraino ere iristen, baina haien presentzia sartzera bultzatzen gaituen probokazio baten modukoa da. Beste behin, bere erabilgarritasunik ezaz harrotzen diren objektuak egin ditu Artschwagerrek. Eta zergatik daude elkartuta ateak? Edo haien harremana sakontasun piktorikoaren ikuspegitik irakurri behar dugu, interpretatuz bigarrena, berez, urrutiago dagoela?
Itxuraz zura dena berez formika da, zuraren antza ematen dioten marrazkiekin, tipikoa Artschwagerrengan, eta grisaila, aldiz, Erretratua I laneko komodan erabilitako zur-pikorraren marrazki esajeratuen adierazpen groteskoagoa da. Eraikuntza absurdo eta enigmatiko honetan hiru dimentsioko objektuak bi dimentsioko azalera bihurtzen dira beste behin.