Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Info gehiago

Iruzkinak

Piano handia (Piano grande), 2012

Izenburua:
Piano handia (Piano grande), 2012
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Artea eta musika | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Islak | Erabilgarritasuna | Materiala | Formika | Soinua | Pianoa | Jasper Johns | Ironia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Artschwager umetan hasi zen pianoa ikasten, eta Cornellgo Unibertsitatean graduatu ondoren, instant batez baino izan ez bazen ere, musika klasikoan ibilbidea egitea planteatu zuen. Beti jo zuen pianoa, azken egunetara arte, eta artista bisual moduan hasieratik erakutsi zuen soinuekiko arreta sakona. Horren adierazgarri da, adibidez, Jasper Johns-en erakusketa bati buruz 1964an idatzi zuena: “Ez zait burura etortzen belarri ondoan ezarritako itsas kurkuilu baten edo belarrietako burrunba baten moduan soinurik igortzen ez duen obra handi bakar bat ere. Nire gauza batzuek soinuak igortzen dituzte”. Hurrengo urtean pianoen sail bati ekin zion, aurretik eginak zituen altzari-eskulturen antzera: zurezko blokeak formikazko laminatu gaineko irudiekin estaliak, musika-tresnaren zatiak irudikatuz, pinturaren eta eskulturaren arteko beste kontrapuntu bat lortu balu bezala.

Piano handia lanean, Artschwagerren azken pianoan, alegia, teklak, partitura (irekia) eta pedalak formikaz irudikatuta daude. Formika gorriak erresonantzia kutxaren barruko feltrozko tapizeriari erreferentzia egiten diola dirudi; soinua leuntzeko baliatuko litzatekeen horri, alegia. Baina zer soinu, hemen ez sokarik eta ez mailurik ez dago eta? Beste alderdi batzuetatik begiratuta ere ez da piano operatiboa. Teklatua motzegia da, zalantzarik gabe, isats-piano baterako. Motzegia da are hasiberri batek Hanon metodoko ariketak egin ditzan ere. Bestalde, formikaren marrazkiak ispilu-irudipena sortzen du taparen barruan, baina berez ez dator bat barrukoarekin; asmamen handiko keinua, zalantzarik gabe.

Piano generikoa da, Artschwagerren aulkiak eta mahaiak bezala, eta umorezkoa neurri batean, ezin baita jo, begiratu baino ez. Artistak interpretazio musikala omentzeko darabilen ironia aulki batez esertzeko ekintza omentzean erabilitakoaren antzekoa da: ospatu eta bere zeregin sozialaren ikur bihurtzen du, objektu funtzionalaren erabilgarritasunik gabeko imitazio bat, etxeko bizitza goitik behera zalantzan jartzen duena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago